Ekonomia -
Datu ofizialak
EAEk Barne Produktu Gordin altuena izateari eutsi zion 2012an
Nafarroa hirugarren agertzen da, biztanleko 28.491 euroko Barne Produktu Gordinarekin (BPG). Bigarren postuan Madrileko erkidegoa dago, biztanleko 28.906 euroko BPGarekin.
Erredakzioa
Barne Produktu Gordin (BPG) altuena izateari eutsi zion Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2012. urtean. Biztanleko 30.043 euroko BPGa izan zuen EAEk, eta 2011. urtean ere zerrendako lehen postuan izan zen.
Datuak Estatistika Institutu Nazionalak iragarri ditu. Horren arabera, EAEko BPGa Estatuko eta Europako batez bestekoen oso gainetik dago: Estatukoa 22.291 eurotan da, eta, Europakoa, berriz, 25.600 eurotan.
Izan ere, EAE, Madril (28.906), Nafarroa (28.491) eta Katalunia (26.412) erkidegoek bakarrik gainditzen dute Europako batez bestekoa.
Jaitsiera
Bestalde, iaz BPGaren datuek behera egin zuten erkidego guztietan; Gaztela Mantxan (% 3,1) eta Extremaduran (% 2,8), batez ere.
EAEko jaitsiera % 1,3koa izan zen, eta Estatuko batez bestekoa, % 1,6koa.
Gainera, 2011n, EAEko familiak izan ziren biztanleko errenta eskuragarri altuena izan zutenak: 20.058 euro. Estatuan, aldiz, batez bestekoa 14.992 eurokoa izan zen.
ERKIDEGOA BPG 2012 2008-2012 BPG/biztanleko Etxeetan
=============================================================
ANDALUZIA -2,1 -1,9 16.739 12.011
ARAGOI -1,9 -1,4 24.805 16.763
ASTURIAS -2,1 -1,7 20.862 15.732
BALEAR IRLAK -0,8 -1,4 23.589 15.047
KANARIAK -1,4 -1,3 18.935 12.534
KANTABRIA -0,9 -1,5 21.692 15.136
GAZTELA ETA LEOI -2,0 -0,9 21.994 15.345
GAZTELA MANTXA -3,1 -2,0 17.688 12.570
KATALUNIA -1,3 -1,3 26.412 17.147
VALENTZIA -1,6 -2,4 19.480 13.334
EXTREMADURA -2,8 -1,8 15.129 11.508
GALIZIA -0,9 -1,1 20.330 14.233
MADRIL -1,6 -0,9 28.906 17.989
MURTZIA -2,0 -2,0 18.027 12.198
NAFARROA -1,6 -0,7 28.491 19.167
EAE -1,3 -0,9 30.043 20.058
ERRIOXA -2,0 -1,3 25.185 16.302
-------------------------------------------------------------
CEUTA -1,2 -0,8 18.833 13.790
MELILLA -1,7 -1,0 16.704 12.420
=============================================================
ESTATUAN -1,6 -1,4 22.291 14.992