Ekonomia -
Energia berriztagarriak
Gamesak 225 aerosorgailu egingo ditu EDPrentzat, AEBetan jartzeko
Gamesa euskal enpresak eta eta EDP Renewables energia berriztagarrien arloan jarduten den enpresak hitzarmen bat egin dute, euskal konpainiari 225 sorgailu eoliko erosteko.
Erredakzioa
Gamesak eta EDP Renewables energia berriztagarrien arloan jarduten den enpresak, Energias de Portugal enpresaren filiak espainiarrak, esparru-akordio bat sinatu dute, Gamesak egin ditzan Portugalgo enpresak AEBetan jarri nahi dituen 225 aerosorgailuak.
Hain zuzen ere, 2016an, Gamesak 450 megawatt sor ditzaketen G114-2.0MW aerosorgailuak jarriko ditu EDPren esku, euskal enpresak gaur iragarri duenez. Modelo horretarako inoiz jaso duen eskaririk handiena da.
Gamesak Ipar Amerikarako duen kontseilari ordezkariak, Borja Negrok, azaldu duenez, konpainiak AEBetan duen pisua indartu ez ezik, eskaera honek "merkatuko buruan sendotzen du enpresa ere, eta bezeroei egokitutako produktu teknologiko abangoardistak dituela erakusten du".
Aurretik, Gamesak 400 megawatt eman zizkion AEBetan EDPri; Lone Star Texaseko instalazio eolikorako izan zen. Guztira, 1.500 MW instalatu ditu mundu osoan Gamesak.