Ekonomia -

Ekonomiaren hazkundea

2014an Euskadin BPGa % 8 haziko dela uste du Laboral Kutxak

Datorren urtean, ekonomiak hazkundea izango duela uste dute Laboral Kutxako adituek. Gainera, langabezia tasa % 15,1ean kokatuko da EAEn, eta % 17,6an, Nafarroan.

Joseba Madariaga
Joseba Madariaga
Joseba Madariaga

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxaren arabera, 2014an Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ekonomiak % 8ko hazkundea izango du, eta horrek langabezia tasaren jaitsiera ekarriko du. Hain zuzen ere, aurreikuspenen arabera, EAEn % 15,1ean kokatuko da langabezia tasa, datorren urtean; Nafarroan, berriz, % 17,6an. Prezioek igoera izango dute: EAEn % 1,2 igoko dira, eta Nafarroan, % 1,4.

Hala erakusten du behintzat, Bilbon gaur goizean Xabier Egibar Laboral Kutxaren Negozio Garapeneko zuzendariak eta Joseba Madariaga Ikerketen Saileko arduradunak aurkeztutako txostenak.

Ikerketa horretan Espainiako datuak ere jaso dituzte. 2014an BPGak % 0,6ko igoera izango du Espainian, kontsumoko prezioen indizeak % 1,1ekoa, eta langabezia tasa % 25,5ean kokatuko da.

Laboral Kutxaren iritziz, horrenbestez, "bukatutzat eman daiteke, 2007an krisia hasi zenetik, ekonomiak izandako atzeraldia". Hala ere, Egibarrek eta Madariagak argi utzi dute, 2013an barne produktu gordinak behera egingo duela: % 1,3, Espainian; % 1,4, Nafarroan, eta % 1,2, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Beraz, 2014ra arte itxaron beharko dugu "ekonomiaren susperraldia" ikusteko. Datorren urtean, EAEn eta Nafarroan, BPGa % 0,8 haziko omen da.

Bukatzeko, txosten honen arabera, 2013aren bukaeran langabezia tasa, bataz beste, %15,7an kokatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %18,3an, Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Laboral Kutxa berriak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak BPGd