Ekonomia -

Ontziolen sektorea

Ontziolek lehen kontratua lortu dute, 'tax lease'ren gatazkaren ostean

Zumaiako Balentziaga ontziolak 60 milioi euroko kontratua eskuratu du, bi ontzi eraikitzeko.

Ontziolak EITB
Ontziolak EITB
Bi ontzi eraikitzeko 60 milioi euroko kontratua lortu du Balenciagak

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ontziola pribatuen sektoreak lehen kontratu garrantzitsua lortu du, udan Europako Batzordearekin 'tax lease' berriaren harira polemika izan ostean.

Hain zuzen ere, Zumaiako Balentziaga ontziolak lortu du kontratua. 60 milioi eurokoa da, Erresuma Batuko konpainia batentzat bi ontzi egiteko, ontziola pribatuak biltzen dituen Pymar elkarteak iragarri duenez.

Kontratuak 720.000 orduko lan-karga ekarriko du.

"Operazio hauek baieztatu egin dute urte hasieratik indarrean dagoen 'tax lease' berria baliagarria dela eta inbertsioen segurtasuna bermatzen duela", esan du ontziola pribatuen patronalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Albisteak Gipuzkoa Ameriketako Estatu Batuak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Zumaia albisteak Albisteak Industria sektorea gaur