Ekonomia -
Santiago Apostolua
Uztailaren 25a jaieguna izango da 2014an Euskadin
Eusko Legebiltzarrak indargabetu egin zuen apirilaren 22ko 2/2010 Legea, urriaren 25a Euskadiko Eguna izendatzen zuena.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2014. urteko jaiegunen egutegia ofiziala onartzen duen uztailaren 9ko 381/2013 Dekretua aldatzea onartu du. Uztailaren 25a jaieguna izango da Euskal Autonomia Erkidego Osoan.
Ordaindu eta errekuperatu beharrik ez duten jaiegunen kopurua osatzeko beharraren ondorioz hartu da erabakia. Izan ere, Eusko Legebiltzarrak indargabetu egin zuen apirilaren 22ko 2/2010 Legea, urriaren 25a Euskadiko Eguna izendatzen zuena.
Lanegunen eta jaiegunen egutegia finkatzea Eusko Jaurlaritzaren eskumena denez, eta urtean gehienez hamalau jaieguneko muga dagoenez, gizarte-eragile eta erakundeei kontsulta egin ondoren, uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren eguna, aukeratu da 2014. urterako jaiegun berria 2014. Beste urte batzuetan ere jai egin izan da egun horretan.
2014an, urte osoko igande guztiak eta jarraian adierazten diren egunak hartuko dira jaieguntzat, lan ondorioetarako:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.Urtarrilaren 6a: Errege eguna.Apirilaren 17a: Ostegun Santua.Apirilaren 18a: Ostiral Santua.Apirilaren 21a: Pazko Astelehena.Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.Uztailaren 25a: Santiago Apostolua.Abuztuaren 15a: Andra Mari eguna.Azaroaren 1a: Domu Santu eguna.Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Lan ondorioetarako, 2014. urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira. Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzek zehaztuko dituzte egun horiek, tokian tokiko foru-aldundien eta udaletako osoko bilkuren proposamenez.