Ekonomia -

2001-2004 hitzarmena

Auzitegiak, Bizkaiko metalaren hitzarmena indarrean mantentzearen alde

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak, bestalde, Bilboko Gizarte gaietarako 4 zenbakiko Auzitegiak hartutako erabakia ezartzeak soldata %32,5 jaistea ekarriko lukeela ohartarazi du.

Sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte azkenaldian lan-hitzarmena defendatzeko. Irudia: EiTB
Sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte azkenaldian lan-hitzarmena defendatzeko. Irudia: EiTB
Sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte azkenaldian lan-hitzarmena defendatzeko. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Gizarte gaietarako 4 zenbakiko Auzitegiak 2001-2204 eperako egindako metalaren lan-hitzarmena indarrean mantentzea erabaki du; eta erabaki horrekin, LAB sindikatuaren alde egin du, sindikatuak berri bat negoziatu arte indarrean mantentzeko salaketa jarri baitzuen.

LAB eta CCOO sindikatuek, ohar bidez, ebazpena izan dute hizpide, eta esaten dutenez, azkenaldiak beste auzitegi batzuek emandako epaiekin bat egiten du, eta guztiek patronalak desagertutzat ematen dituen lan-hitzarmenak indarrean mantentzearen alde egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzo, asteazkena, itunpeko hezkuntzaren 2008-2009 lan-hitzarmenak indarrean mantentzen dituen epaiak plazaratu zituen.

LABek jakinarazi duenez, auzitegiak sindikatuaren alde egin du, Bizkaiko metalaren sektoreko 2001-2003ko lan-hitzarmenaren inguruko salaketan.

"Honek esan nahi du -esan du- indarrean jarraitzen duela eta, hortaz, enpresek aplikatzen jarraitu behar dutela, Langileen Estatutua Estatu mailan aplikatzea galaraziz".

Patronala epaiaren aurka agertu da

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak, bestalde, Bilboko Gizarte gaietarako 4 zenbakiko Auzitegiak hartutako erabakia ezartzeak soldata %32,5 jaistea ekarriko lukeela ohartarazi du.

Epaiaren aurka agertu da patronala eta EAEko Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Ohar bidez adierazi du, epaia Espainiako lan erreformaren aurka doala.

Aurreko hamarkadan indarrean zegoen hitzarmenera itzultzeak 2003ko gutxieneko soldatan “berehalako atzerapausoa” ekarriko lukeela iritzi dio federazioak. Ondorioz, soldatak heren bat murriztuko lirateke.

“Lan istripuen kasuetan ezarritako aldi baterako ezintasunen osagarriak desagertuko lirateke”, patronalaren aburuz.

Metalaren arloko Bizkiako enpresen %80ek “hitzarmen kolektiboan adostutako baldintzak mantentzen” dituztela azpimarratu du federazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Metalgintza