Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko ekonomiak ez du aldaketarik izan uztaila eta iraila bitartean

Iazko hiruhileko berarekin alderatuz, jaitsiera % 1,1ekoa da, bigarren hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Datua, Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat hobea da.

BPGk ez du aldaketarik izan. EITB.
BPGk ez du aldaketarik izan. EITB.
BPGk ez du aldaketarik izan. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak ez du aldaketarik izan 2013ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuz (% 0). Urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustaten aurrerapen-datuen arabera, datu hau Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat txikiagoa da.

Iazko hiruhileko berarekin alderatuz, jaitsiera % 1,1ekoa da, bigarren hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Datua, Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat hobea da.

Eskaintzaren ikuspuntutik, 2013ko hirugarren hiruhilekoan sektore guztiek izan dituzte urte arteko emaitza negatiboak. Eskariaren aldetik, kanpo sektorearen emaitza positiboa da oraindik, eta barne eskariak urte arteko emaitza negatiboa izan du.

Enpleguan ere tasa negatiboa izan da, bai aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz eta baita aurreko hiruhilekoarekin ere.

EAEko ekonomiak “hondoa jo” duela esan du gaur Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak ohar batean. Hala ere, suspertzea “oso motela eta arina” izango dela ohartarazi du.

Enpleguaren suntsiketa “moteldu” egin dela nabarmendu ondoren, “nazioarteko arriskuak” indarrean daudela ohartarazi du. Euskadiko enpresa asko “oso ahul” daudela esan du Jaurlaritzak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Lana Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eustaten datuak