Ekonomia -

Astearte honetatik

Fagorreko langileek itxialdi mugagabea egingo dute Basauriko lantegian

Edesa lantegiko langileek azpimarratu dutenez, "negozioa bideragarria da, eta ixtea erokeria da". Itxialdiarekin "konponbideak" eskatu nahi dizkiote Fagorri.

Basauriko langileek itxialdia egingo dute. Argazkia: EiTB
Basauriko langileek itxialdia egingo dute. Argazkia: EiTB
Fagorreko bazkideek oso zail ikusten dute dirua berreskuratzea

2:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesako langileek itxialdi mugagabea hasiko dute datorren asteartean Basaurin Fagor Etxekotresnak taldeari "konponbideak" eskatzeko, langileek Europa Pressi  jakinarazi diotenez. Iturri berdinak adierazi duenez, etxola bat jarriko dute, eta bertan itxialdia egingo dute 10 langilek osatutako txandekin.

Basauriko Edesako lantegiak 200 lantegi ditu. Langileek azpimarratu dutenez, "negozioa bideragarria da, eta ixtea erokeria da". Horren harira, aste honetan bertan eskariak jaso dituztela nabarmendu du. Gauzak horrela, itxialdiarekin "konponbideak" eskatu nahi dizkiote Fagorri.

Langile hauek Gizarte Segurantzako erregimenaren mende daude, erakunde horrek izango da langabezia-prestazioa ordainduko diena (gainerako kasuetan, berriz, Lagun Arok ordainduko die). Hori dela eta, langile hauek beldur dira, "bigarren mailako kooperatibistatzat hartu gaituztelako". "Abandonatuta utzi gaituzte", deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Fagor Basauri Grebak albisteak Mondragon korporazioa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresak Lan gatazkak albisteak gaur