Ekonomia -

Krisia Fagorren

Fagor Etxetresnakeko langileen drama

Lanpostua ez ezik, bazkide asko bizitza osoko aurrezkiak ere galtzeko arriskuan daude.

Fagor itxiera
Fagor itxiera
Fagorren egoera, guztien ahotan

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnaken balizko itxierak 1.800 lanpostu zuzen suntsitzea ekar lezake. Dena dela, guztira baliteke 4.000 langile geratzea lan gabe, zeharkako lanpostuak ere kontuan hartuta.

Fagorreko langileen artean, "tristura", "ezintasuna" eta "itxaropen eza" dira nagusitu diren sentimenduak, EiTBk bildutako testigantzen arabera.

Horren ildotik, Fagor Etxetresnaken egoerari buruzko informazio nahikoa jaso ez izana salatu dute langileek. "Ez digute ezer esan, hemen denak ezkutatu egin dira, lotsagabeak!", kritikatu du langile batek, ETBren mikrofonoen aurrean.

Beste langile batzuk bide beretik ibili dira: "Baliteke ezinezkoa izatea informazio osoa ematea, baina jaso duguna baino gehiago... Hori bai".

Dena dela, drama askoz handiagoa da. Izan ere, lanpostua ez ezik, baliteke bazkide askok bizitza osoko aurrezkiak ere galtzea.

Ordaindu plataformak azaldu duenez, Fagor Etxetresnakek 45 milioi euro ditu bazkideen borondatezko ekarpenetan, eta beste 42 milioi kapital sozialeko ekarpenetan. Kooperatibak itzuli egin beharko dizkie, bazkideek hala eskatuz gero, baina, hartzekodunen konkurtsoarekin, kooperatibistak kobratzen azkenak izango dira, betiere zerbait kobratu ahal badute.

Balizko irtenbideak

Testuinguru honetan, Mondragon Korporazioak (MCC) aurretiko erretiroak emateko eta hainbat bazkide taldeko beste enpresa batzuetara bideratzeko plana abiatuko du.

Pedro Garcia Larraganek (Radio Euskadi) informatu duenez, hartzekodunen konkurtsoak bi bide ahalbidetzen ditu, lanpostuak ez galtzeko. Alde batetik, enpresaren zati bideragarriak mantentzea, eta zorrak poliki-poliki ordaintzea, eta, bestetik, zati bideragarri horiek beste kooperatiba bati saltzea.

Adituek aitortu egin dute konkurtsoa abiatzen duten enpresa gehienak desagertu egiten direla, baina Fagorrek alde on bat du, oso handia dela. Horregatik, hartzekodunekin akordioa lortzeko gaitasuna izan lezake. Espainiako Estatuan, hainbatetan gertatu da aukera hori, eraikuntzaren sektoreko enpresa handiekin, adibidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Edessa etxetresna elektrikoak Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak