Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

Jaurlaritzak bideragarritasun plan 'zorrotza' eskatu du Fagorrentzat

Jaurlaritza Fagor enpresaren hartzekodun bat dela esan du Arantza Tapia Sailburuak, eta plana ezartzerakoan "malgua" izango dela.

Arantza Tapia sailburua Forum Europa ekitaldia. Argazkia: EFE
Arantza Tapia sailburua Forum Europa ekitaldia. Argazkia: EFE
Arantza Tapia sailburua Forum Europa ekitaldia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia sailburuak Mondragon Korporazioak Fagor Etxetresnak enpresaren inguruan hartutako erabakia tamaldu du eta bideragarritasun plan "zorrotza" egiteko eskatu du. "Hori da une honetan defendatzen dugun bidea eta ez dugu bestelakorik aurreikusten", azpimarratu du.

Forum Europa-Tribuna Euskadi ekitaldian parte hartu du goizean Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna sailburuak. Fagor Taldeak eta Mondragon Korporazioak Fagor Etxestresnak enpresaren inguruan hartutako erabakia tamaldu du.

Bideragarritasun plan "zorrotza" prestatzearen alde agertu da Tapia. Jaurlaritza Fagor enpresaren hartzekodun bat dela eta, horretan "malgua" izango dela enpresarekin gaineratu du. Bideragarritasun plan horren ezarpenean Jaurlaritza "lagun" izango duela baieztatu du sailburuak.

Zailtasunak egon arren, plana aurrera eramateko inplikazioa eskatu dio Tapiak enpresari. "Badakigu zailtasunak daudela langileei eta jarduerari irteera emango dien bideragarritasun plana egiteko", esan du.

Tapiak MCC taldearen inplikazioa ere eskatu du. Jaurlaritzak ez du uste enpresaren erabateko likidazioa egin behar denik, berregituraketa aztertu eta ahal den lanpostu gehien salbatu, baizik. Hori dela eta, "negozio lineak aztertzeko" eskatu du.

Kooperatibismoaren aldeko hitzak ere izan ditu Tapiak. Kooperatibismoa eredu baliagarria dela uste du sailburuak, baina kooperatiben kudeaketa eredua aldatu behar dela dio, "egun erabakiak azkar hartu behar baitira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor kooperatiba Eusko Jaurlaritza berriak Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa