Ekonomia -
Fagor Etxetresnak
Fagorreko langileak, beren enpleguen alde protestan Basaurin
Edesa Fagorreko langileek eta Arrasatetik heldutako Fagor Etxetresnakeko beste langile askok Bizkaiko herrian protesta egin dute bideragarritasun plana "ahalik eta arinen" egitea eskatzeko.
Erredakzioa
Fagor Etxetresnakeko langileek beren lanpostuen aldeko manifestazioa egin dute Basauri udalerrian, eguerdiko hamabietan hasita. Hain zuzen, herri horretan dago Edesa Fagorren planta, duela bi astetik geldituta dagoena.
Lantegian hasi dute protestaldia, eta, Edesako langileekin batera, Arrasatetik hamar bat autobusetan heldu diren lankideak egon dira.
Edesako langileek, soinean aldarrikapen mezuak zituzten kamisetak zeramatzatela, langabezian daudela iragarri dute; izan ere, lantegiak bi aste geldituta egin baditu ere, gaur jakinarazi diete ofizialki lanik gabe daudela. Salmenta eta administrazio sailetako lagun batzuk bakarrik daude lanean.
Protesta honen bidez, Fagor Etxetresnakek bideragarritasun plana "ahalik eta arinen" egitea eskatu dute, baita Edesako langileak "baztertuta ez gelditzea" ere.