Ekonomia -

Kontratu berria

Kenian parke eoliko bat eraikiko du Iberdrolak

Parkea Naioribitik 40 kilometrora dago. Afrikako herrialde horretan beste bi proiektu ditu abian Ibedrolak.

Iberdrola
Iberdrola
Iberdrola

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrola Ingeniaritzak Kinangopeko parke eolikoa eraikiko du. Nairobitik, Keniako hiriburutik 40 kilometrora dago Kinangop eta Iberdrolak 85 milioi euroko kontratua lortu du. 61 megawatteko potentzia izango du eraikuntza berriak.

Kontratuan jasotzen denez, Iberdrola ingeniaritzaz, horniduraz, eraikuntzaz eta parkea abian jartzeaz arduratuko da. General Electric AEBko enpresak egindako 38 turbina izango ditu parkeak. Turibina bakoitzak 1,6 MW izango ditu.

Kenia herrialde garrantzitsua da Iberdrolarentzat. Egun, energia berriztagarrien eta sareen arloko bi proiektu garatzen ari da enpresa herrialde horretan. 65 milioi euroko balioa dute proiektu horiek.

Lehen proiektua Ngong II parke eolikoaren eraikuntza da eta Kenya Electricity Generating Company Limited (Kengen) enpresarentzat ari da lan hori egiten. Bigarren proiektua Nairobiko Eraztuna da.

Proiektu berria Aelous Keniako enpresak bultzatu du eta African Infraestructure Investment Fund IIen kapitala du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Klima-aldaketa 2024 Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak