Ekonomia -

Ekonomia pizteko plana

Arabak erreforma fiskal propioa bultzatu nahi du

Zerga politiken aldaketak dedukzioak ekarriko lizkieke enpresei. Erreformaren bidez, ekonomia pizteko ekintzetara zuzendu ahal izateko 125 milioi euro eskuratu nahi ditu Aldundiak.

Ekonomia Pizteko Planaren aurkezpena. Argazkia: EFE
Ekonomia Pizteko Planaren aurkezpena. Argazkia: EFE
Ekonomia Pizteko Planaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak Ekonomia Pizteko Plana aurkeztu du. Erreforma fiskal propioa egitea, enpresei dedukzio berriak ez ezartzea eta klase ertainak gehiago ez kargatzea jasotzen da, besteak beste, Arabako Foru Aldundiak prestatu duen proposamenean. Modu horretan, 125 milioi euro lortu nahi ditu Aldundiak eta horiek, ekonomia pizteko ekintzetara zuzendu.

Ekonomia eta politika arloko ordezkarien aurrean aurkeztu dute plana. De Andresek "babesa" eskatu die gaiontzeko alderdiei plana Batzar Orokorretan aurrera atera ahal izateko. Jose Zurita Ekonomia Sustapenaren diputatuak eta Aitor Uribesalgo Ogasun diputatuak ere parte hartu dute ekitaldian.

Plana aurrera eramana ahal izateko, enpresen faktura handituko ez duen politika fiskal bat defendatu du, "horiek ez baitira enplegua sortzeko egokiak". Era beran, PFEZ taula "birmoldatzearen" alde agertu da, klase ertainak gehiago ez kargatzeko.

Berrikuntzen artean, familia ugariagatik 250 euroko dedukzioa osagarria, langabetuek jasotzen duten subsidioaren %10eko salbuespena eta etxebizitza erosteagatik dauden dedukzioek bere horretean jarraitzea jasotzen dira.

Enpresak laguntzea ezinbestekotzat jo du Arabako Foru Aldundiak eta 600 euroko dedukzioa ipini nahi du lanpostu berri bakoitzeko. Jada lanpostu finkoengatik dauden 4.900 eruoko laguntzei gehituko litzaioke hori. Mikroenpresei dagokionez, euriborra gehi bi puntuko dedukzioa ezarriko litzateke.

"Kontsentsu"aren alde agertu da De Andres, eta "ekonomia piztu ahal izateko beste sentsibilitate batzuen beharra" izango duela onartu du. Hala ere, "errealismoa" eskatu du eta diru-sarrerak ekonomia pizteko ekintzetara zuzentzeko konpromisoa hartu du.

Arabako ahaldun nagusiak diputazioa berdimentsionatu egin behar dela ere aipatu du. Ahaldunaren ustez, azken urteetan erakundearen gastu korrontea kontrolatu egin da, eta horrela jarraitu beharko luke datozen urteetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Arabako berriak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Gastu publikoa