Ekonomia -
Datu ofizialak
Zergen bidez bildutako dirua % 5.2 igo da Bizkaian
BEZ eta Sozietate zergaren bitartez diru gehiago bildu da eta PFEZ eta Zerga Bereziengatik (alkohola, tabakoa), berriz, gutxiago.
Erredakzioa
Bizkaiko Ogasunak 4.060,8 milioi euro bildu ditu abuztua arte, hau da, 2012ko lehen zortzi hilabeteetan baino % 5,2 gehiago, Bizkaiko Aldundiak aditzera emandako datuen arabera.
Zuzeneko zergei dagokienez, 2.220,1 milioi euro bildu dira, iazko epe berean bildutakoa baino % 3.8 gehiago (iaz 2.138,6 milioi bildu zituzten).
Zeharkako zergen kasuan, PFEZaren bidez diru gutxiago bildu da, %2.7. Gauzak horrela, 1.319.7 milioi bildu dituzte, iazko 1.356 milioiekin alderatuta.
Sozietateen gaineko zergaren bidez % 17.8 gehiago bildu dute. Ondarearen gaineko zergarekin ere iaz baino gehiago bildu dute: aurten, 66.9 milioi euro, eta iaz, berriz, 56.7 milioi euro.
Zeharkako zergak
Zeharkako zergen kasuan, BEZaren bidez % 11.2 gehiago bildu dute. Zerga berezien kasuan, denetarik egon da: Erregaien bitartez % 17.5 gehiago bildu dute; Argindarrarekin, % 1.8 gutxiago, Alkohola eta antzeko edariekin % 4 gutxiago eta Tabakoarekin % 8 gutxiago.