Ekonomia -

Ekonomia balantzea

Bizkaiak iaz baino % 3,1 gehiago bildu du uztailera arte

2013. urterako, Bizkaiaren bilketa-aurreikuspena 6.220,5 milioikoa dela gogorarazi du Aldundiak, eta orain arte jasotakoarekin betetze-gradua %47an kokatzen dela.

Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia. Argazkia: eitb.com
Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia. Argazkia: eitb.com
Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailera arte, Bizkaiak 2.924,2 milioi euro batu ditu guztira itundutako zergekin, iazko aldi berdinarekin alderatuz, termino homogeneoetan, % 3,1eko hazkundea suposatzen duelarik.

Balio absolutuetan, 2013ko uztailera arteko bilketan % 7,3ko hazkundea izan dela nabarmendu du Aldundiak komunikatu batean, eta horrek 197,7 milioi gehiago jasotzea esan nahi duela.

Dena den, 2012ko uztaileko bilketa homogeneizatu behar da, iazko garai horretako bi diru-sartze abuztuan kontabilizatu zirelako, eta aurten, uztailean.

Zerga motei dagokienez, PFEZarekin 1.082,5 milioi jaso dituzte, % 0,5 gutxiago iazkoarekin alderatuta. Horren arrazoia Lan Errentetan bizi den "eboluzio negatiboa" dela azaldu dute.

Gestio Propioko BEZa % 10,3 hazi da

Elkarteen gaineko Zergak garapen negatiboa islatu du, % 5,4 jausiz. Zehazki, 2013ko uztailera arte 154,7 milioi bildu dituzte, iazko garai berdinean batu zituzten 163,6 milioien aurrean. Zerga horren likidazioa uztail bukaeran egiten da, beraz bere inpaktu ekonomikoa abuztu bukaerako bilketan nabarituko da.

Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, 66,6 milioi batu dira, eta iaz 56,6. Horrek % 17,6ko hazkundea islatzen du.

Gestio Propioko BEZa % 10,3 hazi da, aurtengo uztailera arte 1.228,6 milioi batu baitira, iaz batu ziren 1.114 milioien aurrean.

Iragarpenaren betetzea

Hidrokarburoen gaineko Zerga % 11,8 hazi da termino homogeneotan, Elektrizitatearena eta Tabakoarena % 1,8 eta % 7,9 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Estatuarekiko doiketak, bai BEZarekin baita Zerga Bereziekin % 12,8 jaitsi dira, uztailera arte 178,8 milioi batu baitira, iaz 205,1 milioi batu ziren bitartean.

Bukatzeko, 2013. urterako, Bizkaiaren bilketa-aurreikuspena 6.220,5 milioikoa dela, eta orain arte jasotakoarekin betetze-gradua % 47an kokatzen dela gogoratu du Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zergak gaur