Ekonomia -
Ontzigintza sektorea
'Tax lease': Noiz eta zenbat diru itzuli behar dute?
Bruselak Espainiari agindu dio inbertitzaileei ordainarazteko 2007tik 2011ra bitartean tax lease sistemaren bidez ordaindu ez zituzten zergak. Erabaki hori ulertzeko gakoak.
M. B. | eitb.com
Europako Batzordeak Espainiari agindu dio inbertitzaileei ordainarazteko 2007tik 2011ra bitartean tax lease sistemaren bidez ordaindu ez zituzten zergak.
Zergatik dira laguntzak legearen kontrakoak?
Bruselaren arabera, Europar Batzordeari ez zitzaion 202tik aurrera baliatzen ari zen sistemaren inguruko berririk eman. Laguntza horiei bidez, Interes Ekonomikoko Elkarte eta inbertitzaileek euren lehiakideekiko abantailak izan dituzte.
Nor itzuli beharko ditu laguntzak eta nori?
Interes Ekonomikoko Elkarteek (enpresak, bankuak, diru-funtsak..) 20027tik 2011ra jasotako laguntzak itzuli beharko dituzte. Espainiako Gobernuari itzuli beharko dizkiote, eta honek Estatuko Aurrekontuetara bideratuko ditu.
Noiz itzuli behar dute dirua?
Cristobal Montoro Ogasun ministroak zuzentzen duen Sailari dagokio zenbat diru itzuli behar den zehaztea eta bilketa egitea. Europar Batzordearen arabera, inbertitzaileek lau hilabeteko epea dute laguntza itzultzeko. Dena dela,helegitea jarriz gero, prozesua bost urte luza daiteke.
Zenbat diru berreskuratu behar da?
"Espainiako agintariek zehaztu beharko dute Interes Ekonomikoko Elkarte bakoitzak zenbat diru itzuli behar duen. Horretarako, Batzordeak araudiaren kontrakoak diren laguntzak zehaztu ditu. Onuradun bakoitzak jasotako dirua ez du zehaztu Batzordeak. Halere, diru kopurua zelan kalkulatu azaltzen du Batzordeak".