Ekonomia -

Ostegun honetan

Hitzarmenak luzatzeko akordioa sinatuko dute CEOEk, UGTk eta CCOOk

3,1 milioi langileri eragiten dieten 360 hitzarmen sektorial uztailaren 8an bertan behera ez geratzeko ituna sinatuko dute patronalak eta sindikatuek.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEOE eta Cepyme patronalek eta UGT eta CCOO sindikatuek uztailaren 8an bertan behera geratuko diren hitzarmen kolektiboak luzatzeko akordio bat sinatuko dute ostegun honetan, negoziazioko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Lan erreformak hitzarmenak baliorik gabe uzten ditu uztailaren 8an.

Lan erreforma 2012ko uztailean behin betiko onartu zuten. Iraungitako hitzarmenek automatikoki urtebeteko luzapena dute (ultraktibitatea) gaur egun, azken erreformak epea murriztu zuelako.

Iturrien arabera, akordioa ostegun honetan sinatuko dute, hitzarmenen jarraipenerako batzordean.

Itunarekin hitzarmenak uztailaren 8an bertan behera geratzea saihestu nahi dute patronalak eta sindikatuek, eta ondorioz, negoziatzen jarraitu.

Milioika langile

Jarrerak gerturatzeko bilerak egin dituzte patronalak eta sindikatuek; izan ere, garrantzi handiko gaia da, milioika langileri eragiten dielako. 3,1 milioi langileri eragiten dieten 360 hitzarmen sektorial uztailean bertan behera gera daitezkeela ohartarazi dute sindikatuek azkenaldian.

Ikusteke dago erabaki horrek zein ondorio izango lukeen EAEko hitzarmenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT CEOEko presidentea