Ekonomia -

Hipotekak

Zoru klausulek beherapenak murrizten dituztela esan behar dute bankuek

Auzitegi Gorenak epaiarekin jurisprudentzia ezarri du. Zoru klausulak baliogabeak izango dira, auzian gardentasunik ez badago.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zoru klausulak dituen hipoteka bat sinatzen duten bezeroei euriborraren beherakadetatik onurarik aterako ez dutela ohartarazi beharko diete bankuek, Auzitegi Gorenak erabaki duenez.

Auzitegi Gorenak epaiarekin jurisprudentzia ezarri du. Zoru klausulak baliogabeak izango dira, auzian gardentasunik ez badago.

Baldintza hori kontuan hartuta, bankuek bezeroei beste produktu batzuen berri eman behar diete alderaketa bat egin ahal izateko.

Ausbanc Finantza eta Banku Zerbitzuetako Bezeroen Elkarteak aurkeztutako helegitea onartu dute Goreneko magistratuek, eta doktrina ezarri dute. BBVAren klausulei babesa eman zien Sevillako Auzitegiak, eta Ausbancek sententzia horren aurka errekurtsoa jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur