Ekonomia -

Elkarrizketa

Basagoiti: 'Urkulluk PPren eta PSEren abstentzioa bilatu beharko luke'

Bestalde, "gizarteari ETAk egindakoak justifikaziorik ez duela esan ezean, inork ez luke EH Bildurekin harreman normalik izan behar", Basagoitiren ustez.

Antonio Basagoiti Radio Euskadin. EITB
Antonio Basagoiti Radio Euskadin.
Antonio Basagoiti Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentearen ustez, Jaurlaritzak PSE-EEren eta PPren abstentzioa bilatu beharko luke 2013ko Aurrekontuak onartu ahal izateko. Ildo horretan, "ardura" eskatu die euskal sozialistei, eta Iñigo Urkullu lehendakariari "akordioa bilatzeko lanean" hasteko dei egin dio.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean esan duenez, PPren iritziz, "ona" da 2013. urterako Aurrekontuak edukitzea, horregatik, "hitz egiteko, negoziatzeko eta esfortzu bat egiteko" prest daudela esan du. "Baina era horretan jokatu beharko lukete beste alderdiek ere, PSEk esaterako", azpimarratu du.

Horren iritziz, "egun ez da Aurrekontua onartzea aurreikusten, bi arrazoirengatik: lehenengoa, PSE-EE ez dagoelako jarrera arduratsuarekin; bigarrena, lehendakariaren lidergo ezarengatik, akordioak bilatzeko gai izan behako lukeelako".

Horregatik, PPren eta PSE-EEren abstentzioa bilatu beharko lukeela uste du "datorren urtean Aurrekontuak egotea ahalbidetzeko" Hori dela eta, galdera zuzena egin dio Patxi Lopezi: "zer da garrantzitsuagoa, PPri behatza begian sartzea edo Euskadik egonkortasuna edukitzea".

Urkulluri ere mintzatu zaio eta  Aurrekontuak onartu ahal izateko adostasuna bilatzea baino garrantzitsuagoa lehendakari gisa argazkietan ateratzea den galdetu dio."

Bakerako Lantaldea

Bestalde, EAEko PPren presidenteak Bakerako Lantaldeari aipamen egin dio. "Presa gutxiagorekin egiten bada eta EH Bilduri ustezko gatazka politikoaren existentzia dela eta atentatuen justifikazioarekin amaitzeko eskatzen bazaio" bertan egongo diela esan du.

Azken asteetan EH Bilduk "maskara kendu du", eta "jada ez dago ia ezberdintasunik euren diskurtsoaren eta ETArenaren artean", horren hitzetan.

Desarmearen eskakizunetan, Mintegik eta ETAk "diskurtso bera" dutela esan du; beraz, "argi geratu da koalizio abertzaleak ez dituela lantaldeak funtzionatzeko gutxieneko pauso demokratikoak eman".

Hori dela eta, Basagoitiren ustez, "inork ez luke EH Bildurekin harreman normalik izan beharko, gizarteari ETAk egindakoak justifikaziorik ez duela esan ezean".

Kaleratzeak Stop

Azkenik, Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteari EAEko hauteskundeetan boza EH Bildurentzat zergatik eskatu zuen azaltzeko eskatu dio Antonio Basagoitik.

PPko kideen etxeen aurrean "Batasunak egiten zituen jazarpen antzekoak" egiten dituztela kritikatu du.

Horregatik, positibotzat jo du atzo Ertzaintzak Jose Eugenio Azpiroz PPko diputatuaren etxearen aurreko escrachea eragoztea. Ildo horretan, deitu dituzten beste elkarretaratzeekin gauza bera gertatzea espero du.

Horregatik, Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteak egindako "eskakizuna" gizarteari zer iruditzen zaion galdetzeko eskatu dio elkarteari.

"Koalizio abertzalea babestuz, legezkoa den auzi bat defendatzeaz gain, atzean Batasunaren munduko jazarpenaren interes politikoa dagoela erakutsi dute", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Gipuzkoa Iñigo Urkullu biografia EAE Ekonomia 2024 EH Bildu Bizkaia PSE-EE PP Bizkaia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Aurrekontuak 2024