Ekonomia -
Martxoan
Euriborrak behera egin du eta hipotekak 670 euro merkatuko dira
Iaz sinatutako eta apirilean berrikusi behar diren hipotekak hilean 56 eurotan jaitsiko dira.
Erredakzioa
12 hilabeterako euriborra % 0,54era jaitsiko da martxoan, otsailean % 0,59an itxi ostean. Azken bi hilabeteetan goranzko joera izan duen arren, orain urtebete sinatu ziren eta apirilean berrikusi behar diren hipotekak hilean 56 eurotan jaitsiko dira; 670 euro gutxiago urtean.
Era honetan, apirilean berrikusi behar diren hipotekek (aurreko hileko tasa hartzen da erreferentziatzat) 56 euroko jaitsiera izango dute hilean. Iazko martxoan euriborra % 1,499an zegoen, egungo bikoitza, hain zuen.
Hala ere, murrizketa horretaz soilik "zoru klausula" ez dutenak baliatu ahal izango dira (batez beste % 3koa izaten da portzentaje hori).
Adicae Banketxe, Kutxa eta Seguruen Elkartearen datuen arabera, Espainian lau milioi lagun inguruk dute klausula hori.
Martxoaren 20an, zoru klausulak baliogabeak izango direla ebatzi zuen Auzitegi Gorenak auzian gardentasunik egon ezean. Era horretan, Ausbanc bankuen eta finantza zerbitzuen erabiltzaileen elkarteak aurkeztutako kasazio helegite baten zati bat aintzat hartu zuen Gorenak.
Azken bi hilabeteko beheranzko joerarekin amaitu du martxoko datuak. Urtarrilean % 0,575era igo zen eta 2010. urteko urritik gora egiten zuen lehen aldia izan zen.
Otsailean berriro gora egin zuen, % 0,594ra hain zuen.
Euriborra 2008ko uztailean igo zen maila gorenera, % 5,393ra. Une horretatik aurrera, beheranzko joera hartu zuen. 2010ean geratu egin zen eta berriro ekin zion joera horri 2011 erdialdean.