Ekonomia -

Auurekontuak adosteko

Atutxak 'positibotzat' jo du EAJ, PSE eta PPren arteko balizko ituna

"Egungo larrialdi egoeraren aurrean", Aurrekontuen auzian alderdiek akordioa hitzartuko dutela uste du EAJren Bizkaiko presidenteak, "herritarren mesederako den alternatiba hobeagorik ez dagoelako".

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EITB
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EITB
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidenteak adierazi duenez, 2013rako Aurrekontuak adosteko EAJren, PSE-EEren eta PPren arteko ituna "positiboa" izango litzateke. "Egungo larrialdi egoeraren aurrean", alderdi politikoek akordioa hitzartuko dutela uste du Atutxak, "herritarren mesederako den alternatiba hobeagorik ez dagoelako".

Europa Pressi eskainitako elkarrizketan Atutxak adierazi duenez, "ulertu dezaket oposizioko alderdien hasierako jarrera Aurrekontuei zuzenketa osoa eskaintzea izatea, baina behin zenbakiak aztertuta, Sail bakoitzeko, espero dut haiek ikustea EAJk eta Eusko Jaurlaritzak ez dituztela lerro gorriak zeharkatu".

Kontuak berrikustea

Atutxaren esanetan, "Aurrekontuak negoziatzeko tarte txikia dugu, gastu muga ezarrita dagoelako eta hainbat Sailetan lerro gorriak ez gainditzea erabaki dugulako, esaterako Osasunean, Hezkuntzan eta Gizarte Zerbitzuetan". "Ondorioz, gastu hori bermatuz, Aurrekontuen % 73,9 Sail horretara bideratuko dugu, eta gainerako tartea oso txikia izango da", azaldu du.

Babesa edo abstentzioa

"Alternatibak izanez gero, horiek aurkeztera" animatu ditu gainerako alderdiak. BBBko presidenteak azpimarratu duenez, "guk ondoren aztertuko ditugulako". "Herritarren mesederako diren Aurrekontu hobeagorik egiteko gai diren ikusi beharko dugu, gure esanetan, ezinekoa delako", aurreratu du Atutxak.

"Aurrekontuen onarpena bermatzeko aukera bi daude: babesa emanda edo abstenituz", esan du. Gauzak horrela, Aurrekontuak "erraztea" eskatu die gainerako alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024