Ekonomia -

Zerga erreforma

EAJ eta PSE-EE fiskalitatearen erreforma negoziatzen ari dira

Hasiera batean, erreformaren ardatzak iruzurrari eta zergak saihesteko saiakerei aurre egiteko izango direla iragarri du Idoia Mendiak.

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea. EITB
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea.
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailearen esanetan, PSE-EE eta EAJ zerga erreforma negoziatzen ari dira, eta hasierako ahaleginak iruzurrari eta zergak saihesteko saiakerei aurre egiteko bideratuko dituztela nabarmendu du.

Mendiak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, PSE-EEren zuzendaritzak atzo aztertu zituen orain arte arlo horretan EAJrekin izandako bi bileren edukiak.

PSE-EEren helburua zerga iruzurraren aurka Aldundietako hiru ogasunentzat plan bateratua egitea da, datu guztietara sarbidea izateko eta ogasun bakarra balira bezala lan egiteko. Plana "gardena" izatea eta emaitzak aldian-aldian aztertzea nahi du PSE-EEk.

Zergak saihesteko saiakerei aurre egiteko, kenkariak eta salbuespenak kentzea ez da nahikoa, sozialisten ustez. Zergen araudia hobetu erredaktatu behar dela uste dute, zergak legea urratu gabe ez ordaintzea ekiditeko.

"Negoziazioa pausoz pauso egin behar da. Guretzat, lehentasuna iruzurrari eta zergak saihesteko saiakerei aurre egitea da, araudia aldatzeak baino emaitza hobeak ematen baititu horrek", esan du Mendiak. "Geroago, zergak negoziatuko ditugu".

Halaber, "fiskalitatearen inguruko eztabaidak Legebiltzarrean" egin nahi ditu PSE-EEk, eta "lurralde historiko guztietan berdina izatea". "Horrela, ez diogu auzi horri lurraldeetan heldu beharko", gaineratu du, "nahiz eta zergen eskumenak bertan dauden".

Orain arte, zergen arloan PSE-EEk Bildurekin egin ditu akordioak, Gipuzkoan eta Legebiltzarrean. EAJk, ordea, PPrekin egin du bat Araban eta Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea EAE Ekonomia berriak Euskal sozialistak Albisteak Gaur Albisteak Zergak gaur