Ekonomia -
Supermerkatu berriak
2014an Euskadin lehen supermerkatua irekitzeko asmoa du Mercadonak
Lehen fasean, 25 saltoki ireki eta 1.000 enplegu sortzeko helburua du. Sei urtean 50 milioi euro inbertitzea da Mercadonaren asmoa.
Erredakzioa
2014 bukaeran edo 2015 hasieran Euskadin bere lehen saltokia irekitzeko asmoa du Mercadonak. EAErako epe laburrean duen plan estrategikoa Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio Mercadonak, eta, plan horren arabera, datozen sei urteotan 25 supermerkatu irekitzeko asmoa du konpainiak. Guztira, 50 milioi euro inbertitu eta 1.000 enplegu sortu nahi dituzte, saltoki bakoitzean 40 enplegu egonkor sortzea baitute helburu.
Erosketak, Euskadiko hornitzaileei
Patricia Cortizas Mercadonako Kanpo Harremanetarako eskualdeko zuzendariak azaldu duenez, bertoko ekonomia dinamizatzen lagundu eta enplegua eta aberastasuna sortu nahi ditu konpainiak, eta, horretarako, gutxieneko bat Euskadiko hornitzaileei erostekokonpromisoa hartuko du. Zehazki, urtean, gutxienez 150 milioi euroko erosketak Euskadiko hornitzaileei egiteko konpromisoahartuko du Mercadonak.
Mercadona, zenbakitan
Guztira, 1.400 saltoki ditu Mercadonak, eta 70.000 lagunek egiten duten bertan, lan kontratu egonkorrekin, konpainiak emandako datuen arabera.