Ekonomia -

Ituna

Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko akordioa itxi dute EAJk eta PPk

Ostiral honetan sinatutako dute, eta jarraian emango dute itunaren edukien berri.

Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez. EFE
Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez
Jose Luis Bilbao eta Esther Martinez. EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa itxi dute EAJk eta PPk, Alderdi Popularreko iturriek jakitera eman dutenez.

Ostiral honetan sinatutako dute ituna, eta jarraian emango du akordioaren edukien berri Esther Martinez PPk Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak.

EAJk eta PPk zuzenketak baztertu dituzte

Ordu batzuk lehenago, Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran, PSE-EEk eta Bilduk aurrekontuei egindako osoko zuzenketak bozkatu dituzte, eta EAJk eta PPk beren botoak batu eta atzera bota dituzte zuzenketok.

Alderdi Popularrak aurrez iragarri zuen ez zituela PSE-EEren eta Bilduren osoko zuzenketak babestuko. Azkenean, popularrek eta jeltzaleek aurkako botoa ematea erabaki dute.

Bizkaiko Aurrekontuen proiektuan 85 aldaketa egitea proposatu du PPk; Bilduk 91 helegite aurkeztu ditu, eta PSE-EEk, aldiz, 26.

Akordioa, Gasteizen ere

Bizkaikoa ez da jeltzaleen eta popularren arteko lehen ituna azken egunotan. Izan ere, EAJk eta PPK Gasteizko Aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu zuten asteartean, eta orduko hura beste erakunde batzuetara ere zabal zitekeela iragarri zuen Marotok.

Gaur bertan, gainera, EAJ akordioak lortzeko prest egotea espero zuela esan du De Andresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Udal Aurrekontuak