Ekonomia -

Bilera sorta

Fiskalitate berri bat abian jartzea proposatuko die Urkulluk Aldundiei

Lehendakaria Martin Garitano eta Javier de Andres Gipuzkoako eta Arabako diputatu nagusiekin batzartuko da bihar. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiarekin datorren astelehenean bilduko da.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak fiskalitate berri bat martxan jartzea proposatuko die datozen egunetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru diputatu nagusiei. Horrez gain, ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriak ere mahai gainean jarriko ditu.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gogoratu duenez, lehendakaria Martin Garitano eta Javier de Andres Gipuzkoako eta Arabako diputatu nagusiekin batzartuko da bihar. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiarekin, berriz, datorren astelehenean bilduko da.

Jaurlaritzako bozeramaileak argitu duenez, legealdi osorako "planteamendu orokor" bat aurkeztuko die Urkulluk ahaldun nagusiei. Ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriek pisu handia izango dute lehendakariaren proposamaren baitan.

Zerbitzu sozialak mantentzeko "elkarlanean aritzea" eta politika fiskal berri bat martxan jartzea proposatuko die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gastu publikoa