Ekonomia -

Greba mugagabea

Bizkaiko gasolindegien gatazkako bi aldeak deitu ditu Jaurlaritzak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak patronalarekin eta sindikatuekin hitz egingo du.

Greba
Greba
Greba

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Bizkaiko gasolindegien gatazkako bi aldeak deitu ditu, denboran asko luzatzen ari den auzia delako, Jaurlaritzaren arabera. Bizkaiko gasolindegiak pasatu den abenduaren 20az geroztik daude greba mugagabean.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko ordezkariak datorren ostegunean elkartuko dira bi aldeekin Bilbon, lehenengo batzuekin eta, gero, besteekin. Bilera horietan grebaren harira, Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen gaia jorratuko dute.

Bizkaian irekitako gasolindegiak 12 dira, eta guztira 114 daude lurralde guztian. 11 gasolindegietako langileak ez daude greban lurraldeko hitzarmen kolektiboak ez dielako eragiten; Eroski kooperatibaren eta Lantegi Batuak taldearen menpeko gasolindegiak dira horiek.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak enpresariekin elkartuko dira, Cebek Bizkaiko patronalarekin eta Aevecar elkartearekin.

Bestalde, grebaren bultzatzaileak diren ELA, CCOO, UGT, LAB eta USO sindikatuekin elkartuko dira. Pasatu den abenduaren 20tik dauden greba mugagabea lurraldeko hitzarmen kolektiboa eskatzeko.

Sindikatu horietako ordezkariek bilera egingo dute arratsaldean gatazkaren eboluzioa aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Gasolioaren prezioa