Ekonomia -

Udako aparteko ordainsaria

EAEko funtzionarioak ekaineko ordainsaria jasotzen hasi dira

Prozesua, baina, luzea izango da eta astelehena arte iraungo du.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. EITB
Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Gasteizen. EITB
Jaurlaritzako langile publikoak ekaineko lansaria kobratzen hasi dira

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren 67.000 funtzionarioak gaur goizean hasi dira ekaineko aparteko ordainsaria jasotzen, joan den astean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen bezala.

Jaurlaritza gaur goizean hasi da ordaintzen, baina prozesuak astelehena arte iraungo du, funtzionario asko eta sail ezberdinetakoak direlako, Gasteizko Gobernutik azaldu dutenez.

Legebiltzarrak EAJren botoekin onartu zuen 2013ko ordainsariak aurreratzea, Espainiako Gobernuak 2012ko abendukoa kendu eta gero.

PSE-EEren Eusko Jaurlaritzak abenduko ordainsaria ematea agindu zuen, baina Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean, eta horrek izapidetzea onartu zuen. Ondorioz, geldiarazi egin zuen ordainsaria.

Patxi Lopez lehendakari ohiaren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen, eta Konstituzionalak ebatzi arte, Jaurlaritza berriak 2013ko ordainsariak aurreratzea erabaki zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAE Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Aurrekontu Publikoak 2024 Soldatak gaur