Ekonomia -
Sindikatuak
Bizkaiko gasolindegiek greba deialdiari eutsiko diote datorren astean
ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituriko greba mugagabea da eta Bizkaiko ehun gasolindegi ingururi eragiten die.
Erredakzioa
Bizkaiko gasolindegietako sindikatuek greba mugagabeari eutsiko diote datorren astean eta mobilizazio egutegi berria egiteko bildu dira igandean.
Grebari eutsiko diotela aurreratu dute; izan ere, patronala negoziatzera eseri ezean, protestarekin jarraituko dute.
Horrela berretsi du Marian Ugalde greba batzordeko LABeko kideak Radio Euskadin: "Patronalaren partetik mugimendurik ikusi ezean, jarraitu egingo dugu". Ildo honetan, "hitzarmena blindatu nahi dugu, ez dugu besterik eskatzen", azaldu du. "Orain 10 hilabete egin zitekeena, orain, lan erreformarekin ezinezkoa da", gaineratu du.
Greba mugagabea ostegunean hasi zen. 500 langile inguru daude deituta eta lan hitzarmena berritzeko eta euren baldintzak babesteko eskatzen dute.
Grebak 100 gasolindegi ingururi eragiten die, hala ere, gasolio hornidura ez da eten, gutxieneko zerbitzuetan 12 gasolindegi daudelako eta beste langile batzuk gainera, beste lan erregulazio baten menpe daudelako.
Akordio berri bat lortu bitartean, egungo hitzarmena luzatzeko eskatzen dute sindikatuek.