Krisi Ekonomikoa -

Gabonetako aparteko soldata

Eudelek 2013ko aparteko soldatak aurreratzea aholkatu die udalei

EAEko Udalen Elkarteak eskatutako txosten juridikoen arabera, Gabonetako ordainsaria ez emateko agindua "bete egin behar da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudel EAEko Udalen Elkarteak Gabonetako ordainsaria ez emateko agindua "bete egin behar" dela helarazi die udalei eta 2013ko aparteko soldatak aurreratzea aholkatu die neurriaren "eragina txikitzeko".

Aitziber Idigoras Eudelen Funtzio Publikoko arduradunaren esanetan, "hilabete asko" daramatzate gaia jorratzen eta hori diote haien enkarguz egindako txosten juridikoek.

Idigorasek azpimarratu du neurria ez dela Eudelen gustukoa, baina "errealistak" eta "arduratsuak" izanez gero, ezin dela besterik egin eta "araua aplikatu behar da, oinarrizkoa eta aplikazio zuzenekoa delako Estatuko udal guztietan".

Funtzio Publikoko arduradunak gaineratu duenez, "erabat errespetatzen" du Eusko Jaurlaritzak Gabonetako ordainsaria emateko hartu duen erabakia, baina ez omen dute hori babesten duen txosten juridikoa eskuartean eduki.

Eudel EAEko Udalen Elkarteak Gabonetako ordainsaria ez emateko agindua "bete egin behar" dela helarazi die udalei eta 2013ko aparteko soldatak aurreratzea aholkatu die neurriaren "eragina txikitzeko".Aitziber Idigoras Eudelen Funtzio Publikoko arduradunaren esanetan, "hilabete asko" daramatzate gaia jorratzen eta hori diote haien enkarguz egindako txosten juridikoek.Idigorasek azpimarratu du neurria ez dela Eudelen gustukoa, baina "errealistak" eta "arduratsuak" izanez gero, ezin dela besterik egin eta "araua aplikatu behar da, oinarrizkoa eta aplikazio zuzenekoa delako Estatuko udal guztietan".Funtzio Publikoko arduradunak gaineratu duenez, "erabat errespetatzen" du Eusko Jaurlaritzak Gabonetako ordainsaria emateko hartu duen erabakia, baina ez omen dute hori babesten duen txosten juridikoa eskuartean eduki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gabonak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Soldatak albisteak gaur EUDEL