Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspenak

Espainiako BGPa % 1,5 jaitsiko da aurten, Diru Funtsaren arabera

Halaber, Espainiako ekonomia 2013an % 1,3 murriztuko dela aurreikusi du, eta arazo periferikoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak aldaketa handirik gabe mantendu ditu Espainiarentzako aurreikuspenak. Bertako ekonomia 2012an % 1,5 murriztuko dela uste du, eta % 1,3 2013an, baina arazo perfilekoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela azpimarratu du.

Atzeraldia izango da periferiako leku gehienetan, eta elkarren artean kutsatuz joango dira”, esan du NDFk. Bi hamarren hobetu du Espainiako ekonomiaren aurreikuspena (uztaileko % 1,7tik egungo % 1,5era) eta hamarren bat okertu du 2013koa (uztaileko % 1,2tik % 1,3ra).

Eurogunea 2013an itzuliko da berriro ere haztera, % 0,2 haziko da hain zuzen ere, aurten % 0,4 jaitsi bada ere. Datu berrien arabera, hamarren bat haziko da 2012an eta 0,5 puntu 2013an.

Eurogunean kontsolidazio fiskalaren erritmoa ere mantsotu egingo dela aurreikusi du NDF, baina “Espainia” salbuespen bat izango dela aurreikusi du, horrek erritmoa “azkartu” egin behar duelako 2012ko defizit helburuak lortzeko.

Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako langabezia tasa altua azpimarratu du; aurten % 24,9koa izango dela esan du, eta, datorren urtean % 25,1era igoko dela.

Inflazioari dagokionez, aurten eta datorren urtean % 2,4koa izango dela adierazi du.

Mundu mailako ekonomia 2012an % 3,3 igoko da, eta % 3,6 2013an, uztailean aurreikusitako baino bi eta hiru hamarren gehiago, hurrenen hurren.

Nazioarteko Diru Funtsak aldaketa handirik gabe mantendu ditu Espainiarentzako aurreikuspenak. Bertako ekonomia 2012an % 1,5 murriztuko dela uste du, eta % 1,3 2013an, baina arazo perfilekoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela azpimarratu du. “Atzeraldia izango da periferiako leku gehienetan, eta elkarren artean kutsatuz joango dira”, esan du NDFk. Bi hamarren hobetu du Espainiako ekonomiaren aurreikuspena (uztaileko % 1,7tik egungo % 1,5era) eta hamarren bat okertu du 2013koa (uztaileko % 1,2tik % 1,3ra). Eurogunea 2013an itzuliko da berriro ere haztera, % 0,2 haziko da hain zuzen ere, aurten % 0,4 jaitsi bada ere. Datu berrien arabera, hamarren bat haziko da 2012an eta 0,5 puntu 2013an. Eurogunean kontsolidazio fiskalaren erritmoa ere mantsotu egingo dela aurreikusi du NDF, baina “Espainia” salbuespen bat izango dela aurreikusi du, horrek erritmoa “azkartu” egin behar duelako 2012ko defizit helburuak lortzeko.Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako langabezia tasa altua azpimarratu du; aurten % 24,9koa izango dela esan du, eta, datorren urtean % 25,1era igoko dela. Inflazioari dagokionez, aurten eta datorren urtean % 2,4koa izango dela adierazi du. Mundu mailako ekonomia 2012an % 3,3 igoko da, eta % 3,6 2013an, uztailean aurreikusitako baino bi eta hiru hamarren gehiago, hurrenen hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Espainia albisteak NDF argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea BPGd gaur