Krisi Ekonomikoa -

Balorazioa

Kutxabankek 'kaudimen-neurriak guztiz betetzen ditu'

Espainiako bankuek 53.745 milioi euroko defizita dute, eta Bankiak 24.743 milioi behar ditu onbideratzeko. Aurrezki-kutxek 5.944 milioi euro galdu dituzte ekainera arte.

Fernandi Restoy-Fernando Jiménez Latorre
Fernandi Restoy-Fernando Jiménez Latorre
Kutxabankek gainditu egin du kaudimen testa

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek, EAEko hiru kutxek osatutako bankuak “guztiz betetzen ditu ezarritako kaudimen neurriak”, Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionaleko erakundeak jakitera eman duenez, Espainiako bankuei balorazio prozesua egin ostean.

Aurkako egoerarik okerrenean ere, oinarrizko kapitalaren ratioa % 11,6koa izango litzateke 2014an, ezarritako % 6ko minimotik oso urrun.

Ondorioz, “Kutxabankek ez ditu beharko ohi kanpoko onbideratze planak eta bere zentzuko kudeaketarekin jarraituko du, etorkizuneko kaudimen mailak egokiak izaten jarraitzea ziurtatuz”

Zazpi finantza erakundek ez dute kapital gehiago beharrik izango

Espainiako zazpi bankuk (Kutxabank, Santander, BBVA, La Caixa, Sabadell, Bankinter eta Unicaja CEISSez gain) Oliver Wyman kontsultorak ea kapitalik behar duten jakiteko egindako testa gainditu dute. Egoerarik okerrenean, Kutxabankek 2.188 milioi euro hartu beharko zituela nabarmendu du.

Zazpi erakundek hauek sektore honen % 62 ordezkatzen dute kreditu-zorroaren ikuspegitik, eta Espainiako bankuen “zero taldea” osatzen dute. Horren kideek ez dute kapital gehiago beharrik, gainerakoekin eta guzti kontatzen baitute.

Bankiak 24.743 milioi euro behar ditu

Nazionalizatutako erakundeek 46.206 milioi euroko defizita dute, Bankiak 24.743 milioi euro behar ditu onbideratzeko, Catalunya Caixak 10.825 milioi, Novagaliciak 7.176 milioi eta Valentziako Bankuak 3.462 milioi.

Espainiako bankuek 53.745 milioi euroko defizita dute, baina kopuru hori 59.300 milioi eurokoa da martxan jarritako fusio prozesuak kontuan izaten ez badira, Oliver Wymanek egindako azken txostenaren arabera. Aurrezki-kutxek 5.944 milioi euro galdu dituzte ekainera arte

Aurrezki-kutxek 5.944 milioi euro galdu dituzte 2012ko ekainera arte, iazko epe berean, aldiz, 2.100 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituzten, Aurrezki-Kutxen Espainiako Konfederazioak jakitera eman duenez.

Aurrezki-kutxen patronalak ohar batean azaldu duenez, higiezinen sektoreko aktibo toxikoak betetzeko diru-kopurua 12.751 milioi eurokoa izan zen, aktibo ez finantzarioak betetzera 1.328 milioi euro zuzendu zituzten.

Patronalaren arabera, familiek eta enpresek aurre egin behar dioten krisi ekonomikoak kutxen emaitzetan eragina izan du urteko lehenengo sei hilabeteetan, eta sektorea berregituratzeko prozesua martxan jarri zenetik 8.000 milioi euro baino gehiagoko hornidura behar izan dutela nabarmendu du.

Bestalde, eraginkortasunaren ratioa % 52,5eraino igo dela azaldu du, esplotazio gastuen eta ordinario-bitartearen igoeraren ondorioz.

Errenta finkoko diru-zorroa igotzeak eta hipoteka maileguak balioa hartzeak diru-sarreretan % 6,1eko onurak izatea eragin dute, kostuak, aldiz % 0,2 jaitsi dira.

Halaber, 25.051 bulego izatetik 19.486 izatera pasatu dela esan du, hau da, % 18,5eko jaitsiera. Langile kopurua ere % 16,4 jaitsi da, 107.033 langile gutxiago daude.

Kutxabankek, EAEko hiru kutxek osatutako bankuak “guztiz betetzen ditu ezarritako kaudimen neurriak”, Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionaleko erakundeak jakitera eman duenez, Espainiako bankuei balorazio prozesua egin ostean. Aurkako egoerarik okerrenean ere, oinarrizko kapitalaren ratioa % 11,6koa izango litzateke 2014an, ezarritako % 6ko minimotik oso urrun. Ondorioz, “Kutxabankek ez ditu beharko ohi kanpoko onbideratze planak eta bere zentzuko kudeaketarekin jarraituko du, etorkizuneko kaudimen mailak egokiak izaten jarraitzea ziurtatuz” Zazpi finantza erakundek ez dute kapital gehiago beharrik izango Espainiako zazpi bankuk (Kutxabank, Santander, BBVA, La Caixa, Sabadell, Bankinter eta Unicaja CEISSez gain) Oliver Wyman kontsultorak ea kapitalik behar duten jakiteko egindako testa gainditu dute. Egoerarik okerrenean, Kutxabankek 2.188 milioi euro hartu beharko zituela nabarmendu du. Zazpi erakundek hauek sektore honen % 62 ordezkatzen dute kreditu-zorroaren ikuspegitik, eta Espainiako bankuen “zero taldea” osatzen dute. Horren kideek ez dute kapital gehiago beharrik, gainerakoekin eta guzti kontatzen baitute. Bankiak 24.743 milioi euro behar dituNazionalizatutako erakundeek 46.206 milioi euroko defizita dute, Bankiak 24.743 milioi euro behar ditu onbideratzeko, Catalunya Caixak 10.825 milioi, Novagaliciak 7.176 milioi eta Valentziako Bankuak 3.462 milioi. Espainiako bankuek 53.745 milioi euroko defizita dute, baina kopuru hori 59.300 milioi eurokoa da martxan jarritako fusio prozesuak kontuan izaten ez badira, Oliver Wymanek egindako azken txostenaren arabera. Aurrezki-kutxek 5.944 milioi euro galdu dituzte ekainera arteAurrezki-kutxek 5.944 milioi euro galdu dituzte 2012ko ekainera arte, iazko epe berean, aldiz, 2.100 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituzten, Aurrezki-Kutxen Espainiako Konfederazioak jakitera eman duenez. Aurrezki-kutxen patronalak ohar batean azaldu duenez, higiezinen sektoreko aktibo toxikoak betetzeko diru-kopurua 12.751 milioi eurokoa izan zen, aktibo ez finantzarioak betetzera 1.328 milioi euro zuzendu zituzten. Patronalaren arabera, familiek eta enpresek aurre egin behar dioten krisi ekonomikoak kutxen emaitzetan eragina izan du urteko lehenengo sei hilabeteetan, eta sektorea berregituratzeko prozesua martxan jarri zenetik 8.000 milioi euro baino gehiagoko hornidura behar izan dutela nabarmendu du. Bestalde, eraginkortasunaren ratioa % 52,5eraino igo dela azaldu du, esplotazio gastuen eta ordinario-bitartearen igoeraren ondorioz. Errenta finkoko diru-zorroa igotzeak eta hipoteka maileguak balioa hartzeak diru-sarreretan % 6,1eko onurak izatea eragin dute, kostuak, aldiz % 0,2 jaitsi dira. Halaber, 25.051 bulego izatetik 19.486 izatera pasatu dela esan du, hau da, % 18,5eko jaitsiera. Langile kopurua ere % 16,4 jaitsi da, 107.033 langile gutxiago daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Kutxabank berriak Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa