Krisi Ekonomikoa -

Krisia eurogunean

Portugaleko Gobernuak doitasun neurri gehiago iragarri ditu

Neurri hauek langileen gaineko karga inposatzaileak igotzea esan nahi dute, eta enpresek jasan behar dituztenak gutxitzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleko lehen ministroak, Pedro Passos Coelho kontserbadoreak, doitasun neurri gehiago iragarri ditu. Hauek langileen gaineko karga inposatzaileak igotzea esan nahi dute, eta enpresek jasan behar dituztenak gutxitzea.

Passos Coelhok esan duenez, Europako Banku Zentralak atzo onartutako erabakiak ez dira nahikoa Portugaleko ekonomia onbideratzea bermatzeko, eta, besteak beste, honako neurri hauek iragarri ditu: Langileen Gizarte Segurantzako kontribuzioa % 11koa izatetik % 18ra pasatuko da; enpresena, aldiz % 23,75etik % 18ra.

Buru kontserbadoreak adierazi duenez, sektore publikoaren aparteko soldaten sistema berriak funtzionarioei onurak ekarriko dizkie, baina ez pentsiodunei, Konstituzionalak ezarritako epaia betetzeko, neurri “diskriminatzaileak” errefusatu baitzituen.

Konstituzionalaren erabakiak ez du aurtengo aparteko soldatetan eraginik izango, baina 2013rako debekua indarrean izango da. Gobernuak krisiaren “sakrifizioak” sektore pribatuko langileen artean “banatu” behar izan ditu, azaldu du Passos Coelhok.

Gizarte Segurantzari zuzendutako zazpi puntuko igoerak langile guztiei eragingo die, Portugaleko erakunde pribatuetakoa edo publikokoa izanda ere.

Portugaleko lehen ministroak, Pedro Passos Coelho kontserbadoreak, doitasun neurri gehiago iragarri ditu. Hauek langileen gaineko karga inposatzaileak igotzea esan nahi dute, eta enpresek jasan behar dituztenak gutxitzea. Passos Coelhok esan duenez, Europako Banku Zentralak atzo onartutako erabakiak ez dira nahikoa Portugaleko ekonomia onbideratzea bermatzeko, eta, besteak beste, honako neurri hauek iragarri ditu: Langileen Gizarte Segurantzako kontribuzioa % 11koa izatetik % 18ra pasatuko da; enpresena, aldiz % 23,75etik % 18ra. Buru kontserbadoreak adierazi duenez, sektore publikoaren aparteko soldaten sistema berriak funtzionarioei onurak ekarriko dizkie, baina ez pentsiodunei, Konstituzionalak ezarritako epaia betetzeko, neurri “diskriminatzaileak” errefusatu baitzituen. Konstituzionalaren erabakiak ez du aurtengo aparteko soldatetan eraginik izango, baina 2013rako debekua indarrean izango da. Gobernuak krisiaren “sakrifizioak” sektore pribatuko langileen artean “banatu” behar izan ditu, azaldu du Passos Coelhok. Gizarte Segurantzari zuzendutako zazpi puntuko igoerak langile guztiei eragingo die, Portugaleko erakunde pribatuetakoa edo publikokoa izanda ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lisboa azken ordukoa Europako Banku Zentrala