Krisi Ekonomikoa -

Egun giltzarria

Espainiaren etorkizuna jokoan, bi zita erabakigarritan

Rajoyk eta Merkelek Espainiaren balizko erreskateaz hitz egingo dute, eta EBZk zorra erosteko programa zehaztuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Espainiaren balizko erreskatea hizpide hartuko dute gaur Moncloa jauregian.

Gobernutik oraindik ez dute baztertu erreskate funtsera jotzea, baina lehenik eta behin baldintzak ezagutu nahi dituztela nabarmendu dute. Rajok azaldu duenez, espainiarren “interes orokorra” kontuan hartuta erabakiko du zer egin.

Merkelen Gobernuaren aburuz, baina, zorra erostea ez da euroguneko krisirako irtenbide egokia.

Bien bitartean, Merkel eta Europa osoa Alemaniako Auzitegi Konstituzionalera begira izango dira. Izan ere, irailaren 12an, Europaren erreskate funtsa legezkoa den ebatziko du.

EBZk bonuak erosteko programa zehaztuko du

Bestalde, Europako Banku Zentralak (EBZ) herrialdeen zorra erosteko programa berriaren baldintzak zehaztuko ditu gaur, arrisku-sariak lasaitzeko.

Erakundearen Gobernu Kontseiluak euroguneko diru politikari buruz ere hitz egingo du bileran. Halere, adituek ez dela aldetarik izango uste dute.

EBZk % 0,75era jaitsi zuen interes tasa uztailean. Nolanahi ere, dirua merkatzea ez da onuragarria izan herrialde guztientzat, dirua ez baita benetako ekonomiara iritsi, merkatuetako zalantzen eta espekulazio mugimenduen ondorioz.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Espainiaren balizko erreskatea hizpide hartuko dute gaur Moncloa jauregian.Gobernutik oraindik ez dute baztertu erreskate funtsera jotzea, baina lehenik eta behin baldintzak ezagutu nahi dituztela nabarmendu dute. Rajok azaldu duenez, espainiarren “interes orokorra” kontuan hartuta erabakiko du zer egin. Merkelen Gobernuaren aburuz, baina, zorra erostea ez da euroguneko krisirako irtenbide egokia.Bien bitartean, Merkel eta Europa osoa Alemaniako Auzitegi Konstituzionalera begira izango dira. Izan ere, irailaren 12an, Europaren erreskate funtsa legezkoa den ebatziko du.EBZk bonuak erosteko programa zehaztuko duBestalde, Europako Banku Zentralak (EBZ) herrialdeen zorra erosteko programa berriaren baldintzak zehaztuko ditu gaur, arrisku-sariak lasaitzeko. Erakundearen Gobernu Kontseiluak euroguneko diru politikari buruz ere hitz egingo du bileran. Halere, adituek ez dela aldetarik izango uste dute. EBZk % 0,75era jaitsi zuen interes tasa uztailean. Nolanahi ere, dirua merkatzea ez da onuragarria izan herrialde guztientzat, dirua ez baita benetako ekonomiara iritsi, merkatuetako zalantzen eta espekulazio mugimenduen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Rajoy Espainiako Gobernua argazkiak Angela Merkel albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentrala