Krisi Ekonomikoa -

Euroaren krisia

Draghik bonuen erosketaren legezkotasuna babestu du

Europako Banku Zentraleko presidenteak epemuga motzeko (hiru urte arte) bonuen salmentaren alde egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak epemuga motzeko (hiru urte arte) bonuak saltzearen alde egin du astelehen honetan, Europako Parlamentuko Ekonomia Gaietako Batzordean.

Europako Banku Zentraleko presidentea eurodiputatuen aurrean agertu da, moneta erakundearen Gobernu Kontseiluak ostegunean hartuko duen erabakia gertu dela eta, ateak itxita. Nolanahi ere, Draghik esandakoaren xehetasun batzuk eman dituzte eurodiputatu batzuek.

Enrique Guerrero Espainiako eurodiputatu sozialistak, Markus Ferber Alemaniakoak eta Mario Mauro Italiakoak azaldu dutenez, bigarren mailako merkatuan hiru urte arteko bonuak erostearen alde egin du Mario Draghik, ministro batzuen eta Bundesbanken (Alemaniako banku zentrala) presioa izan arren.

"Urtebeteko edo bi urteko bonuak erosita, ez da EBZren aginduen aurka egiten, baina lehen mailako merkatuan epe luzeko bonuak erosita, aldiz, diru finantzaketa egingo litzateke, eta hori kontraesana da, EBZk ezin baititu estatuak finantzatu", Guerrerok esan duenez.

Abuztuaren 2an esan bezala, bigarren mailako merkatuan bonuak erosteko, baldintza zorrotzak bete behar direla uste du Draghik: herrialdeek eskatzea eta Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsak esku hartzea.

Babesa Greziari

Greziaren egoeraren inguruan galdeginda, Draghik esan du herrialdeak eurogunean jarraitzea nahi duela.

Guerrerok azaldu duenez, EBZko presidentearen ustez Europan zatiketa bat izaten ari da, Europar Batasuneko herrialdeen artean ez dago likidezia zirkulazio arinik, banku arteko merkatua blokeatuta dago, eta horrek arazoak eragiten dizkie finantzaketa arazo handienak dituzten herrialdeei.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak epemuga motzeko (hiru urte arte) bonuak saltzearen alde egin du astelehen honetan, Europako Parlamentuko Ekonomia Gaietako Batzordean. Europako Banku Zentraleko presidentea eurodiputatuen aurrean agertu da, moneta erakundearen Gobernu Kontseiluak ostegunean hartuko duen erabakia gertu dela eta, ateak itxita. Nolanahi ere, Draghik esandakoaren xehetasun batzuk eman dituzte eurodiputatu batzuek. Enrique Guerrero Espainiako eurodiputatu sozialistak, Markus Ferber Alemaniakoak eta Mario Mauro Italiakoak azaldu dutenez, bigarren mailako merkatuan hiru urte arteko bonuak erostearen alde egin du Mario Draghik, ministro batzuen eta Bundesbanken (Alemaniako banku zentrala) presioa izan arren. "Urtebeteko edo bi urteko bonuak erosita, ez da EBZren aginduen aurka egiten, baina lehen mailako merkatuan epe luzeko bonuak erosita, aldiz, diru finantzaketa egingo litzateke, eta hori kontraesana da, EBZk ezin baititu estatuak finantzatu", Guerrerok esan duenez.Abuztuaren 2an esan bezala, bigarren mailako merkatuan bonuak erosteko, baldintza zorrotzak bete behar direla uste du Draghik: herrialdeek eskatzea eta Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsak esku hartzea. Babesa GreziariGreziaren egoeraren inguruan galdeginda, Draghik esan du herrialdeak eurogunean jarraitzea nahi duela. Guerrerok azaldu duenez, EBZko presidentearen ustez Europan zatiketa bat izaten ari da, Europar Batasuneko herrialdeen artean ez dago likidezia zirkulazio arinik, banku arteko merkatua blokeatuta dago, eta horrek arazoak eragiten dizkie finantzaketa arazo handienak dituzten herrialdeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Zer ari da gertatzen Europan? Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EBZ