Krisi Ekonomikoa -
Kordoban
Bi pertsona atxilotu dituzte supermerkatuetako lapurretengatik
Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermekertatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute. Fiskaltzak gertaera hauek ikertuko ditu.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Andaluziako Langileen Sindikatuak bultzatutako supermerkatuetako lapurretetan parte hartzea egotzita, sindikatuak berak jakinarazi duenez.
Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermerkatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute, eta Fiskaltzak gertakari horiek ikertuko ditu. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkate eta IUko diputatuari ere gertaera horretan parte hartzea leporatu diote.
Gordillok Andaluziako Langileen Sindikatuak antolatutako bi lapurretetako batean parte hartu zuen. Bederatzi orga lapurtu zituzten, Sevillako alimentu-banku batera eramateko.
Beste lapurreta Cadizen izan zen, sindikalistek hogei orga baino gehiago lapurtu zituzten, Gordilloren hitzen arabera.
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Andaluziako Langileen Sindikatuak bultzatutako supermerkatuetako lapurretetan parte hartzea egotzita, sindikatuak berak jakinarazi duenez. Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermerkatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute, eta Fiskaltzak gertakari horiek ikertuko ditu. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkate eta IUko diputatuari ere gertaera horretan parte hartzea leporatu diote. Gordillok Andaluziako Langileen Sindikatuak antolatutako bi lapurretetako batean parte hartu zuen. Bederatzi orga lapurtu zituzten, Sevillako alimentu-banku batera eramateko. Beste lapurreta Cadizen izan zen, sindikalistek hogei orga baino gehiago lapurtu zituzten, Gordilloren hitzen arabera.