Krisi Ekonomikoa -

Balorazioa

NDF: 'Espainiaren defizita ez da % 3 azpitik jarriko 2016 arte'

Halaber, Espainiak aurten % 6,3ko defizit publikoarekin itxiko du urtea eta 2013ko % 4,5eko helburutik zertxobait aldenduko da.

Espainiako defizita ez da % 3 azpitik jarriko 2016 arte

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak % 6,3ko defizit publikoarekin itxiko du 2012 urtea,eta 2013rako 4,5eko helburutik aldenduko da zertxobait, gainera, ez da % 3 azpitik jarriko 2016 urtera arte, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiako ekonomiari buruzko txostenean jakitera eman duenez.

Defizitaren murrizketak bere horretan jarraituko du, eta 2013 urtea % 4,7ko defizitarekin itxiko du, Gobernuak nahi baino bi hamarren gutxiagorekin, halere Espainiak ez luke bere Europako kideekin hitzartutakoa beteko, 2014 urtera arteko epea utzi baitzion Espainiari % 3ko defizita lortu arte.

Nazioarteko Diru Funtsak gaur aurkeztutako Espainiari buruzko txostena uztailaren 16an egindako aurreikuspena baino hobea da, orduan 2012rako % 7ko defizita aurreikusi baitzuen eta 2013rako % 5,9koa.

Mariano Rajoyren 65.000 milioi aurrezteko planaren ondorioz, aurreikuspen hori hobetu egin da. Defizita lehenengo aldiz 2016an iritsiko da % 3 azpitik jartzera, eta 2017an % 2,1era pasatuko da.

Espainiako ekonomia 2014 urtean itzuliko da hazkuntza bidera, % 0,9 haziko baita. 2015ean % 1,7ko aurrerapena izango du.

NDFren aurreikuspenen arabera, 2014 urtera arte langabezia % 24 gainetik mantenduko da. Indize hori % 23,3ra murriztuko da 2015ean, % 22,1era 2016an eta % 20,5era 2017an.

Espainiak % 6,3ko defizit publikoarekin itxiko du 2012 urtea,eta 2013rako 4,5eko helburutik aldenduko da zertxobait, gainera, ez da % 3 azpitik jarriko 2016 urtera arte, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiako ekonomiari buruzko txostenean jakitera eman duenez. Defizitaren murrizketak bere horretan jarraituko du, eta 2013 urtea % 4,7ko defizitarekin itxiko du, Gobernuak nahi baino bi hamarren gutxiagorekin, halere Espainiak ez luke bere Europako kideekin hitzartutakoa beteko, 2014 urtera arteko epea utzi baitzion Espainiari % 3ko defizita lortu arte. Nazioarteko Diru Funtsak gaur aurkeztutako Espainiari buruzko txostena uztailaren 16an egindako aurreikuspena baino hobea da, orduan 2012rako % 7ko defizita aurreikusi baitzuen eta 2013rako % 5,9koa. Mariano Rajoyren 65.000 milioi aurrezteko planaren ondorioz, aurreikuspen hori hobetu egin da. Defizita lehenengo aldiz 2016an iritsiko da % 3 azpitik jartzera, eta 2017an % 2,1era pasatuko da. Espainiako ekonomia 2014 urtean itzuliko da hazkuntza bidera, % 0,9 haziko baita. 2015ean % 1,7ko aurrerapena izango du. NDFren aurreikuspenen arabera, 2014 urtera arte langabezia % 24 gainetik mantenduko da. Indize hori % 23,3ra murriztuko da 2015ean, % 22,1era 2016an eta % 20,5era 2017an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Espainia albisteak NDF albisteak gaur Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa