Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
Sendagaien koordainketa Euskadin: Eta orain, zer?
Oraingoz ez dago argi noiz sartuko den indarrean. Jaurlaritza neurriak aztertzen ari da, koordainketaren eragina orekatzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak halabeharrez ezarri beharko du sendagaien koordainketa Euskadin. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Gasteizko Gobernuak osasun arloko murrizketak geldiarazteko publikatutako dekretuaren aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitea. Ondorioz, dekretua bertan behera geratu da, behin-behinean.
Orain, Konstituzionalak 20 egun eman dizkio Jaurlaritzari, Mariano Rajoyren Gobernuaren neurria ez ezartzeko argudioak aurkez ditzan. Auzitegiak 5 hilabeteko epea du erabakia berresteko, hau da, koordainketa ezartzera behartu edo ez erabakitzeko.
Jaurlaritzak adierazi du ez dagoela ados erabakiarekin, baina bete egingo duela. Lehendakaritzaren esanetan, Espainiako Gobernuaren neurriak "urratu" egiten ditu EAEren eskuduntzak, eta, beraz, Jaurlaritzak bide judizial guztiak agortuko ditu, autogobernuaren alde egiteko.
Oraingoz ez dago argi noiz sartuko den indarrean koordainketa. Horren ildotik, Jaurlaritzak zehaztu du Osakidetza "prest" dagoenean egingo dutela.
Gasteizko Gobernuak aurreratu du koordainketaren eraginak orekatzeko neurriak aztertuko dituela.
HORRELA GARESTITUKO DIRA SENDAGAIAK
Neurri horrekin, herritarrek garestiago ordainduko dituzte sendagaiak, eta pentsiodunek, adibidez, ordaindu egingo dituzte, orain arte ez bezala.
Orain arte, erretirodunek ez zuten ordaintzen sendagaien truke, pentsioa handia edo txikia izan. Erreformarekin, baina, prezioaren % 10 ordainduko dute.
Dena dela, urteko pentsioa 18.000 euro artekoa bada, hilabetean 8 euro ordainduko dituzte gehien jota. Handiagoa bada, muga 18 eurokoa izango da.
Gaixo kronikoentzat ez dute neurri zehatzik adostu. Horrenbestez, 8-18 euroko muga hori ezarriko zaie.
Langileei dagokienez, orain arte sendagaien % 40 ordaintzen zuten, baina orain % 10 gehiago ordainduko dute, hau da, prezioaren % 50 orotara, urteko soldata 100.000 euro artekoa bada. Gehiago irabazten badute, % 60 ordainduko dute.
Langabeek ere gehiago ordainduko dute sendagaien truke, baina kasu honetan ezberdindu egingo dute prestazioa dutenen eta ez dutenen artean. Hori horrela, prestazioa jasotzen dutenek langileek bezala ordainduko dute. Berrikuntza prestaziorik ez dutenekin etorri da, ez baitute ezer ordainduko.
Beste salbuespen bat: kotizazio gabeko pentsioa dutenek ere ez dute ezer ordainduko. Euskadin, 12.000 pertsona daude pentsio mota horrekin.
Eusko Jaurlaritzak halabeharrez ezarri beharko du sendagaien koordainketa Euskadin. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Gasteizko Gobernuak osasun arloko murrizketak geldiarazteko publikatutako dekretuaren aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitea. Ondorioz, dekretua bertan behera geratu da, behin-behinean.Orain, Konstituzionalak 20 egun eman dizkio Jaurlaritzari, Mariano Rajoyren Gobernuaren neurria ez ezartzeko argudioak aurkez ditzan. Auzitegiak 5 hilabeteko epea du erabakia berresteko, hau da, koordainketa ezartzera behartu edo ez erabakitzeko.Jaurlaritzak adierazi du ez dagoela ados erabakiarekin, baina bete egingo duela. Lehendakaritzaren esanetan, Espainiako Gobernuaren neurriak "urratu" egiten ditu EAEren eskuduntzak, eta, beraz, Jaurlaritzak bide judizial guztiak agortuko ditu, autogobernuaren alde egiteko.Oraingoz ez dago argi noiz sartuko den indarrean koordainketa. Horren ildotik, Jaurlaritzak zehaztu du Osakidetza "prest" dagoenean egingo dutela.Gasteizko Gobernuak aurreratu du koordainketaren eraginak orekatzeko neurriak aztertuko dituela.HORRELA GARESTITUKO DIRA SENDAGAIAKNeurri horrekin, herritarrek garestiago ordainduko dituzte sendagaiak, eta pentsiodunek, adibidez, ordaindu egingo dituzte, orain arte ez bezala.Orain arte, erretirodunek ez zuten ordaintzen sendagaien truke, pentsioa handia edo txikia izan. Erreformarekin, baina, prezioaren % 10 ordainduko dute.Dena dela, urteko pentsioa 18.000 euro artekoa bada, hilabetean 8 euro ordainduko dituzte gehien jota. Handiagoa bada, muga 18 eurokoa izango da.Gaixo kronikoentzat ez dute neurri zehatzik adostu. Horrenbestez, 8-18 euroko muga hori ezarriko zaie.Langileei dagokienez, orain arte sendagaien % 40 ordaintzen zuten, baina orain % 10 gehiago ordainduko dute, hau da, prezioaren % 50 orotara, urteko soldata 100.000 euro artekoa bada. Gehiago irabazten badute, % 60 ordainduko dute.Langabeek ere gehiago ordainduko dute sendagaien truke, baina kasu honetan ezberdindu egingo dute prestazioa dutenen eta ez dutenen artean. Hori horrela, prestazioa jasotzen dutenek langileek bezala ordainduko dute. Berrikuntza prestaziorik ez dutenekin etorri da, ez baitute ezer ordainduko.Beste salbuespen bat: kotizazio gabeko pentsioa dutenek ere ez dute ezer ordainduko. Euskadin, 12.000 pertsona daude pentsio mota horrekin.