Krisi Ekonomikoa -

Bilera, Berlinen

De Guindosek 300.000 milioi euroko erreskatea eska lezake, Alemanian

The Guardian egunkari britainiarrak argitaratu duenez, De Guindosek Alemaniako Finantza minsitroarekin egingo duen bileran bertan etor liteke erreskatatzeko eskaera formala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa eta Wolgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa Berlinen bilduko dira gaur, merkatuen presioaren eraginpean eta Moody's kalifikazio agentziak Alemaniari, Holandari eta Luxenburgori aurreikuspen negatiboa ezarri ostean. The Guardian egunkari britainiarrak argitaratu duenez, baliteke bilera horretan De Guindosek Alemaniako Finantza ministroari erreskatatzeko eskaera formala egitea.

Espainiak erreskaterik eskatu ez duela azaldu zuen De Guindosek atzo, baina arrisku sariak eta Moody's agentziak iragarritako azken kalifikazioek presio handia eragiten dute merkatuetan.

Alemaniako Gobernutik esan dutenez, gaurko bileran ez dute Espainiako autonomiak erreskatatzeari buruz hitz egingo.

Europako Banku Zentralak, bestalde, zorra erosteko operazioak egiteari uko egin dio orain arte; izan ere, bankuaren betebeharra inflazioari aurre egitea da, eta "ez Estatuen finantza arazoak konpontzea".

Moodys´ek aurreikuspen negatiboa jarri dio Alemaniari

Moody´s kalifikazio agentziak aurreikuspen negatiboa jarri die Alemaniak, Holandak eta Luxenburgok dituzten kalifikazio maximoei (“AAA”). Halere, Finlandiaren nota bere horretan utzi du.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa eta Wolgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa Berlinen bilduko dira gaur, merkatuen presioaren eraginpean eta Moody's kalifikazio agentziak Alemaniari, Holandari eta Luxenburgori aurreikuspen negatiboa ezarri ostean. The Guardian egunkari britainiarrak argitaratu duenez, baliteke bilera horretan De Guindosek Alemaniako Finantza ministroari erreskatatzeko eskaera formala egitea.Espainiak erreskaterik eskatu ez duela azaldu zuen De Guindosek atzo, baina arrisku sariak eta Moody's agentziak iragarritako azken kalifikazioek presio handia eragiten dute merkatuetan.Alemaniako Gobernutik esan dutenez, gaurko bileran ez dute Espainiako autonomiak erreskatatzeari buruz hitz egingo.Europako Banku Zentralak, bestalde, zorra erosteko operazioak egiteari uko egin dio orain arte; izan ere, bankuaren betebeharra inflazioari aurre egitea da, eta "ez Estatuen finantza arazoak konpontzea".Moodys´ek aurreikuspen negatiboa jarri dio AlemaniariMoody´s kalifikazio agentziak aurreikuspen negatiboa jarri die Alemaniak, Holandak eta Luxenburgok dituzten kalifikazio maximoei (“AAA”). Halere, Finlandiaren nota bere horretan utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala