Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa, Le Monden

Draghi: 'EBZren lana ez da estatuen finantza-arazoak konpontzea'

"Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen hitzetan, "estatuen finantza-arazoak konpontzea" ez dago EBZren arduren artean.

"Gure lana ez da estatuen finantza-arazoak konpontzea, prezioen egonkortasuna eta finantza-sistemarena ziurtatzea baizik, independentzia osoz", esan du EBZko presidenteak Le Monde egunkarian egindako elkarrizketan.

Zenbait erakundek gogor kritikatu dute EBZk krisian agertutako jarrera, estatuei laguntza eman behar liekela argudiatuta. EBZren iritziz ahaleginak estatuek egin behar dituztela uste duen ala ez galdetu diotenean, "estatuen eta EBZren arteko harremanetan ere oreka mantendu behar dela" erantzun du.

Euroak ez du atzera bueltarikDraguiren esanetan, "egungo egoera berezian, EBZk moneta-politikak kudeatu ezin dituen gauzen arduar hartzen ari da; defizit publiko altuen kasuan, lehiakortasun faltan, eta desoreka sostengaezinetan, besteak beste, finantza-oreka arriskuan dagoenean".

"Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen hitzetan, "estatuen finantza-arazoak konpontzea" ez dago EBZren arduren artean. "Gure lana ez da estatuen finantza-arazoak konpontzea, prezioen egonkortasuna eta finantza-sistemarena ziurtatzea baizik, independentzia osoz", esan du EBZko presidenteak Le Monde egunkarian egindako elkarrizketan. Zenbait erakundek gogor kritikatu dute EBZk krisian agertutako jarrera, estatuei laguntza eman behar liekela argudiatuta. EBZren iritziz ahaleginak estatuek egin behar dituztela uste duen ala ez galdetu diotenean, "estatuen eta EBZren arteko harremanetan ere oreka mantendu behar dela" erantzun du. Euroak ez du atzera bueltarikDraguiren esanetan, "egungo egoera berezian, EBZk moneta-politikak kudeatu ezin dituen gauzen arduar hartzen ari da; defizit publiko altuen kasuan, lehiakortasun faltan, eta desoreka sostengaezinetan, besteak beste, finantza-oreka arriskuan dagoenean". "Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Europako herrialdei buruzko albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Europako Banku Zentrala