Krisi Ekonomikoa -

Defizita murrizteko

Draghi: 'Gastua murriztera jo beharko lukete, ez zergak igotzera'

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, "zergak igo baino", gastua murriztera jo beharko lukete egoera ekonomiko "zailean" dauden Euroguneko gobernuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, "zergak igo baino", gastua murriztera jo beharko lukete egoera ekonomiko "zailean" dauden Euroguneko gobernuek.

"Larrialdiko egoera" gutxinaka gainditzen bada, egonkortasun fiskalak beste norabide bat hartu behar duela iritzi du Draghik: gastua murriztu, eta zergak gutxitu.

Draghik esan duenez, herrialde askok ez dute egindako ahaleginaren fruiturik jaso eta, horren ondorioz, herrialde horietako ekonomiak "atzeraldian" daude.

Europako Banku Zentraleko arduradunak azpimarratu duenez, zergak igotzea "larrialdiko neurria" da, baina ez da "epe luzera" jarraitu beharreko formula.

Espainiako Gobernuak finantza sistemaren "iraganeko gehiegikeriak konpontzeko" hartutako neurriak goraipatu ditu Europako Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aurrean.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, "zergak igo baino", gastua murriztera jo beharko lukete egoera ekonomiko "zailean" dauden Euroguneko gobernuek. "Larrialdiko egoera" gutxinaka gainditzen bada, egonkortasun fiskalak beste norabide bat hartu behar duela iritzi du Draghik: gastua murriztu, eta zergak gutxitu. Draghik esan duenez, herrialde askok ez dute egindako ahaleginaren fruiturik jaso eta, horren ondorioz, herrialde horietako ekonomiak "atzeraldian" daude. Europako Banku Zentraleko arduradunak azpimarratu duenez, zergak igotzea "larrialdiko neurria" da, baina ez da "epe luzera" jarraitu beharreko formula. Espainiako Gobernuak finantza sistemaren "iraganeko gehiegikeriak konpontzeko" hartutako neurriak goraipatu ditu Europako Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EBZri buruzko azken albisteak gaur