Krisi Ekonomikoa -
Aurten haztea espero dute
Espainiako zor publikoa BPGaren % 98,1era igo zen 2014an
Hala, iazko emaitzek Rajoyren Gobernuak egindako aurreikuspenak bost hamarrenetan gainditu dute. Zorraren ia % 75 epe ertain eta luzeko baloreei dagozkie.
Erredakzioa
Espainiako zor publikoa 1.033.958 milioi eurora heldu zen 2014ean, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 98,1, Gobernuak aurreikusitakoa baina bost hamarren gehiago, Espainiako Bankuak zabaldu duenez.
Erakunde publikoen zorrak gora egin zuen, 10.884 milioi gehiago abenduan eta bi hilabetez jarraian gora, urrian 3.267 milioi eurotan jaitsi eta gero, urtean hirugarren aldiz.
Espainiako Bankuak gaur, asteartea, argitara eman dituen datuen arabera, 747.492 milioi epe ertain eta luzeko baloreei dagozkie, 77.611 milioi epe motzeko baloreei eta 208.854 milioi kreditu ez komertzialei, moneta jaulkipenari eta funtsen kutxa nagusiari.
Entitateak zorraren eta BPGaren baliokideak zehaztu ez dituen arren, hileko datuak eguneratzeko, BPGean zorrak zein neurri hartzen duen kalkulatzeko Kontabilitate Nazionalak zabaldutako hiruhileko datuak kontuan hartu ditu (Estatistika Institutu Nazionalak jasotako datuak dira); horren arabera, irailaren 30ean Espainiako BPG 1.053.969 milioikoa izan zen.
Zor publikoa hirukoiztu egin da krisialdia hasi zenetik, BPGaren % 36,3 izatetik (2007an) egungo ia % 100era igarota.
Gobernuak aurreikusi duenez, aurten % 100 gaindituko du, % 100,3ra arte, eta 2016an % 101,5era igoko omen da.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak hainbatetan esan bezala, zor publikoa (BPGarekin alderatuta) hurrengo urtetik aurrera jaisten hasiko da, Estatuko diru-sarrerek gastuak gainditzen duten unean, zama finantzarioa kenduta.