Krisi Ekonomikoa -

Eurogunea

EBZk estatuen zor publikoa erosteko plana onartuko du gaur

Alemania aurka badago ere, estatu kideen zorrak erostea erabakiko du gaur erakundeak. Plana 600.000 eurokoa izan liteke.

Mario Draghi EBZko presidentea. EFE
Mario Draghi EBZko presidentea. EFE
Mario Draghi EBZko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zor publikoa erosteko programa masibo bat iragarriko du gaur, Alemania aurka badago ere. Antza denez, 600.000 milioi eurokoa izango da plana.

Nazioarteko hainbat banku zentralek aspaldi onartu zituzten tankera horretako programak, AEBko Erreserba Federalak, kasu. Alabaina, orain arte baztertu egin izan du EBZk, Alemaniak egindako presioen ondorioz batik bat.

Merkatuek segurutzat jotzen dute Mario Draghi presidente duen erakundeak zorra erosteko programa iragarriko duela gaur. Hori horrela, zenbatekoa, epeak eta baldintzak ezagutzea da orain gakoa.

Wall Street Journal egunkari estatubatuarraren arabera, EBZk hilean 50.000 milioi euroko urtebeteko programa onartuko du, hots, 600.000 milioi eurokoa guztira. Adituen ustez, merkatuek gutxienez 500.000 milioi euro nahi dituzte.

Azken arma

Pedro Garcia Larragan Radio Euskadiko ekonomia adituak azaldu duenez, zor publikoa erostea EBZk euroguneko krisia gainditzen saiatzeko duen azken arma da.

"Dena probatu du erakundeak: bankuei ia doan ematea dirua, mugimendurik ez duten gordailuei zergak jartzea, enpresa pribatuei bonuak erostea… Hala ere, neurriok ez dute funtzionatu, eta, egun, eurogunea da mundu osoan langabezia handiena duen eskualdea", gogorarazi du.

Garcia Larraganek zorra erosteko programaren alde onak eta txarrak aipatu ditu. "Alde batetik, herrialdeek merkeago lortzen dute finantziazioa, eta bankuak gobernuen bonuez libratzen dira. Ondorioz, ekonomia suspertu egiten da, eta prezioak garestitu egiten dira", azaldu du.

"Bestetik, baina, baliteke jokaera txarrak berriz errepikatzea, Alemaniak uste duen moduan", hau da, "baliteke nahi dudana gastatzen dut, baina guztion artean ordaintzen dugu pentsamendua nagusitzea".

Gainera, EBZk dirua eman arren, enpresek eta familiek ez dutela gastatu nahi ohartarazi du adituak. "Gobernuen apustua gastu publikoa izan arte, egoera ez da batere aldatuko", iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EBZri buruzko azken albisteak gaur