Krisi Ekonomikoa -

Nafarroa

Gamesak beste lan-erregulazioko plan bat aurkeztu du Agoizko lantegian

Erregulazio planak lantegiko 204 langileen 202ri eragingo lieke eta 9 hilabete iraungo luke.

Une honetan, Gamesako langileek txandakako lan-erregulazio bat dute indarrean. Argazkia: EiTB
Une honetan, Gamesako langileek txandakako lan-erregulazio bat dute indarrean. Argazkia: EiTB
Une honetan, Gamesako langileek txandakako lan-erregulazio bat dute indarrean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesak beste lan-erregulazioko plan bat aurkeztu die sindikatuei, Agoizko (Nafarroa) lantegiko langile gehienei zuzenduta.

Hain zuzen ere, erregulazioak 9 hilabete iraungo luke, 2015. urteko hasieratik irailera arte, eta 204 langileen 202ri eragingo lieke.

Gaurtik aurrera, enpresak eta sindikatuek 15 eguneko epea dute erregulazio planaren baldintzak negoziatzeko.

Gamesaren esanetan, eskari batzuetan atzerapenak izan direlako aurkeztu du lan-erregulazioa, langileak lan egin barik egotea galarazteko.

Une honetan, langileek txandakako lan-erregulazio bat dute indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak multinazionalak Siemens Gamesa ABEEE kasuak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Lan gatazkak gaur