Krisi Ekonomikoa -

Etxetresnak

Gaur hasi da Fagorren lehenengo ekoizpen 'handia' Garagartzan

Arrasateko auzo horretan ekoitziko dituzte bitrozeramikazko plakak eta presio-eltzeak. Oraingoz, 155 langile arituko dira bertan.

Fagor
Fagor
Fagor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garagartzako lantegia, Catak Fagorri erositako aktiboetako bat, ekoizpen handiak egiten hasiko da gaur, azaroak 10, aurreko astean saio batzuk egin ondoren. Eskoriatzako lantegia azaroaren 6an hasi zen ekoizten.

Arrasateko Garagartza auzoan ekoitziko dituzte bitrozeramika-plakak eta presio-eltzeak. Oraingoz, 155 langile arituko dira bertan.

Ur-berogailuen ekoizpena, berriz, ez da inoiz gelditu, eta 100 langile ari dira horretan. Gipuzkoako lantegian ekoitzitako etxetresnak Fagor eta Edesa markak erabiliz merkaturatuko dituzte.

Fagorren jabe berrien helburua urtebete barru 705 langile izatea da, CAN taldeak (Cata barne hartzen duenak) erosketa kontratuan jaso zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor Mondragon korporazioa argazkiak Arrasate bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea