Krisi Ekonomikoa -

Makroekonomia

NDFk Espainiako Estatuaren 2014rako hazkunde aurreikuspena igo du

Enpleguari dagokionez, % 24,6an geratuko da urte amaieran, eta % 23,5era soilik jaitsiko da 2015ean.

Christine Lagarde NDFren zuzendaria. Argazkia: Efe
Christine Lagarde NDFren zuzendaria.
Christine Lagarde NDFren zuzendaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako Estatuaren hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak igo ditu 2014rako eta 2015erako. Hala, urte amaieran hazkundea % 1,3koa izango omen da, eta % 1,7koa 2015 amaieran, uztailean aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago.

"Mundu mailako Aurreikuspen Ekonomikoak" txostenean agertzen dira datuok. Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan jaitsierak edo oso igoera apalak aurreikusi dituzte. Izan ere, Italiako ekonomiak % 0,2 egingo omen du atzera, Frantziako Estatuko ekonomia % 0,4 soilik haziko da, eta Alemanian % 1,4ko hazkundea izango da.

Enpleguak, ordea, ez aurrera ez atzera jarraituko du, zeren NDFk dio % 24,6ko langabezia tasa egongo dela 2014 amaieran, eta % 23,5ekoa 2015a amaitzerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak NDF argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak