Krisi Ekonomikoa -
Bilera
NDFk neurri berriak hartzea eskatu du lan-merkatua suspertzeko
Luis de Guindosek ohartarazi du euroguneko geldialdiak Espainiako ekonomiari ere eragingo diola.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak (NFD) lan-merkatua eta azpiegiturak sustatzeko neurri berriak hartzea eskatu du, susperraldi ekonomikoa errazteko. Australian egin du eskaera, G20ak bilera egin eta gero.
G20ko Ekonomia ministroek eta banku zentraletako presidenteek % 2tik % 1,8ra jaitsi dute 2018rako aurreikusitako ekonomia hazkunde globalaren helburua, Cairnsen egindako bileran 900 bat ekinbide adostu eta gero.
Lagardek esan duenez, konpromiso horiek betez gero "aukera dago" helburu berria lortzeko; alabaina, susperraldia sendotzeko eta enplegua sortzeko, politika ekonomiko berriak egitea eskatu du.
"Ia lortu dugu, baina gehiago egin behar da, eta azpiegituretan eta lan-merkatuan neurri gehiago egotea espero dugu", esan du Lagardek.
"Espainian ere bai"
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak ohartarazi duenez, euroguneko geldialdiak Espainiako ekonomiari ere eragingo dio. Hain zuzen ere, badirudi merkataritza-fluxuetan eta aurreikuspenetan eragin duela.
"Europan gertatzen denak Espainiako ekonomiari eragiten dio", azpimarratu du De Guindosek bi egunez G20ko Ekonomia ministroekin eta banku zentraletako presidenteekin bildu eta gero.