Krisi Ekonomikoa -
INE-ren datuak
Etxebizitzaren salneurriak behera egin du EAEn eta Nafarroan
Estatua bere osotasunean aintzat hartuta, berriz, % 0,8 garestitu da iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, 2008tik lehen aldiz.
Erredakzioa
Etxebizitzaren salneurria % 0,8 igo da Estatu osoan, iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, baina Nafarroan % 6,1 eta Euskal Autonomia Erkidegoan % 0,9 merkatu da.
2008ko -krisi ekonomikoa hasi zenean- lehenengo hiruhilekotik hona, autonomia erkidego guztietako datuak kontuan hartuta izan den lehen igoera da.
Estatistika Institutu Nazionaleko Etxebizitza Prezioaren Adierazlearen arabera, etxebizitza berria % 1,9 garestitu da; bigarren eskukoa, aldiz, % 0,2.
Nafarroan jaitsi da gehien etxebizitzaren prezioa, bigarren hiruhileko honetan, % 6,1 merkatu baita.
Aurtengo bigarren hiruhilekoan, 14 autonomia erkidegoetan izan dira igoera positiboak.
Horrela, igoerarik nabarmenenak Valentzian (% 3,1) eta Kanarietan (% 2,8) izan dira.