Krisi Ekonomikoa -

Iragarpena

Portugalek maiatzaren 17an amaituko du erreskate programa

Gaur bertan jakinaraziko dio Gobernuak eurotaldeari erreskate programa amaitu dela eta ez duela Europako Batzordearen, Banku Zentralaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza gehiagorik eskatuko.

Portugal erreskatea
Portugal erreskatea
Portugal erreskatetik irtengo da maiatzaren 17an

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalek maiatzaren 17an amaituko du erreskate programa eta ez du laguntza gehiagorik eskatuko, atzo Pedro Passos Coelho lehen ministroak iragarritakoaren arabera.

Gaur bertan jakinaraziko dio Portugalgo Gobernuak eurotaldeari erreskate programa amaitu dela eta ez duela Europako Batzordearen, Banku Zentralaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza gehiagorik eskatuko.

2011ko udaberrian 78.000 milioi euro eskatu zizkion euroguneari, eta Gobernuak doikuntza eta murrizketak hasi zituen. Troikak maiatzaren 17an utziko du Portugal, eta, hori iragartzeko, agerraldia egin zuen atzo telebistan Passos Coelhok, Portugalgo ministro guztiekin batera.

Hilaren 17a portugaldar guztiak omentzeko eguna izango dela adierazi zuen lehen ministroak, “hiru urte iraun duen erreskatean egindako ahaleginari esker berreskuratuko baitu Portugalek bere autonomia”.

Hala ere, adituek uste dute “amets gaiztoa” ez dela oraindik amaitu eta, Greziari bezala, Portugali ere zorraren zati bat barkatu beharko zaiola.

Garai batean, % 17ra arte iritsi zen 10 urteko zorraren interesa, eta gaur egun % 3,65ekoa da.

Irlandaren atzetik, erreskete programa atzean utzi duen euroguneko bigarren herrialdea da Portugal.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur EB NDF argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lisboa azken ordukoa EBZri buruzko azken albisteak gaur