Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

La Naval kontratuak negoziatzen ari dela iragarri du Aldundiak

Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak ez die "lasaitasuna" eskatu langileei, kontratuak lortzea "zaila" izango baita.

Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Garapen Ekonomikorako diputatua. Argazkia: EiTB
Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Garapen Ekonomikorako diputatua.
La Navaleko langileek protesta egin dute Ingeteam enpresaren aurrean

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak iragarri du La Naval lan-karga lortzeko "negoziatzen" ari direla, eta kontratu horietako batzuk otsailean bertan edo martxoan sinatzeko moduan egon daitezkeela.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "harreman zuzena" du La Navalen zuzendaritzarekin eta beste ontziola batzuekin, eta "negoziazioak irekita" eta "otsailean bertan edo martxoan" ixteko aukera dagoela adierazi du.

Diputatuak, hala ere, ez die "lasaitasuna" eskatu langileei, kontratuak lortzea "zaila" izango baita.

Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak azaldu duenez, La Naval enpresa pribatua da; beraz, beste enpresa batzuekin lehiatzen da lana lortzeko.

Horren harira, "barku txikiak edo oso bereziak" (atun itsasontziak, ontzi izotz-hausleak eta abar) egiten dituztenekin bereizi du La Naval. Izan ere, Murueta, Zamakona eta Balentziaga kontratuak lortzen ari dira, haien merkatua "oso desberdina" delako, bai bezeroak bai lehiakortasuna oso bestelakoak baitira.

Gainera, ontziola horietan "tax lease" delakoaren eragina txikiagoa izan omen da ontzi handiak egiten dituzten enpresetan baino, foru diputatuaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Sestao Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Lana Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa La Naval ontziola itxiera Industria sektorea gaur