Krisi Ekonomikoa -

Frantzia

Fagor Brandteko sindikatuak kezkatuta agertu dira etorkizunarekin

Izan ere, inbertitzaile bakarrak agertu du enpresa osorik erosteko asmoa.

Fagor Brandten lantegia. Argazkia: EiTB
Fagor Brandten lantegia.
Fagorren Frantziako lantegien etorkizuna, bi inbertsoreren esku

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Brandt Arrasateko kooperatibaren filialeko sindikatuak kezkatuta agertu dira enpresaren etorkizunarekin; izan ere, inbertitzaile bakarra agertu da enpresa osorik erosteko prest. Beste hiru multinazionalek enpresaren atal batzuk martxan jartzea proposatu dute.

Fagor Brandtek lau lantegi ditu Frantziako Estatuan eta 1.800 langile ditu, baina ez dute soldatarik jasotzen azarotik.

Cevital inbertitzaile aljeriarra da Fagor Brandt osorik erosteko prest agertu den bakarra, baina 600 langile kaleratuko lituzkeela jakinarazi du. Beste talde batek Frantziako merkatuaren % 15a hartzen duen enpresako langileen erdia kaleratuko luke. Beste bi multinazionalek ere agertu dute interesa, baina ez dute eskaintzarik egin.

Enpresaren administratzaileek datorren asteazkenean emango dute eskaintza guztiei buruzko informazioa.

Sindikatuen esanetan, 28 taldek galdetu dute FagorBrant erosteko baldintzen inguruan, baina administratzaile judizialek lau bakarrik hartu dituzte aintzat.

Le Figaro egunkariaren arabera, etxeko tresnen multinazional handiek interesa agertu zuten hasieran, baina gero atzera bota ziren enpresa kudeatzeko zailtasunengatik. Izan ere, enpresak lotura estua du Irlandako eta Poloniako lantegiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor gaur Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa